AIREKO IRUDIRIK BERRIENA - Geoportal
Aireko irudirik berriena
SITNAk bermatzen du aldian-aldian argitaratuko duela Foru Komunitatearen lurraldearen aireko irudi eguneratu bat. Hobe da hegaldi-data jakitea ustekabe bat hartzea baino.

Ortoargazki berriena
2023 urtea
Foru Komunitateko 2023ko ortoargazki berriak lurralde osoko irudi zehatzena eta eguneratuena agertzen du. Irudia 5.730 eta 6.480 metro arteko altueran egindako hegaldietan egin da, eta 25 cm/pixel-eko bereizmena du.
Irudia Kartoteka eta Fototekatik deskarga daiteke, eta offline hondo gisa erabil daiteke telefono mugikorretan.
Ezkerrean: Erriberriko Errege Jauregiaren airetiko bistaren xehetasuna. Bertan, alde berriko dorreak eta Jauregi Zaharra ikus daitezke, gaur egun Turismoko Paradore Nazional bihurtua. Jatorrizkoa 1:1.500 eskalan. Eskuinean: irudiaren estaldura eremua.

PNOA ortoargazki berriena
2023 urtea
Foru Komunitateko 2023ko ortoargazki berriak lurralde osoko irudi zehatzena eta eguneratuena agertzen du. Irudia 5.730 eta 6.480 metro arteko altueran egindako hegaldietan egin da, eta 25 cm/pixel-eko bereizmena du.
Irudia Kartoteka eta Fototekatik deskarga daiteke, eta offline hondo gisa erabil daiteke telefono mugikorretan.
Ezkerrean: Donostiako badiaren xehetasuna. Bisorearen bidez, PNOAk eskaintzen duen Espainiako lurralde osoko argazkia ikus daiteke. Jatorrizkoa 1:1.500 eskalan. Eskuinean: irudiaren estaldura eremua.
Iruñerriko 2020ko ortoargazkia
2020 urtea
Iruñerriko benetako ortoargazkia, 2020ko hegaldi digital zeiharrean egindakoa. Hegaldiaren bereizmena 0,075 metro/pixel-ekoa da. Hegaldia 2020ko irailaren 2an eta 3an egin zen. Hegaldiaren altuera 3.200 eta 3.400 metro artekoa izan zen.
EsIrudia hemendik deskarga daiteke: Kartoteka eta Fototeka.
Ezkerrean: Iruñeko Redingo Zaldi Zuriaren begiratokiaren xehetasuna. Jatorrizkoa 1:500 eskalan. Eskuinean: irudiaren estaldura eremua.

Iruñerriko hegaldiko fotogramak
2020 urtea
2020an Iruñerriaren gainean egindako hegaldiko xehetasun-fotogramak (benetako ortoargazkia eskuragarri dago). Hegaldi hori berezia izan zen, bost kamera fotogrametriko digital erabili zirelako (bat nadirala eta beste lauak zeiharrak ziren: iparraldea, hegoaldea, ekialdea eta mendebaldea), lurraldearen ikuspegi asko jaso zituztenak. Bereizmena 0,075 metro/pixel-ekoa da, eta hegaldia 2020ko irailaren 2an eta 3an egin zen, hegaldiaren altuera 3.200 eta 3.400 metro artekoa izan zela.
EsIrudiak hemendik deskarga daitezke: Kartoteka eta Fototeka, Fototeka - Hegaldiak - Hegaldi baxuak. Azalera txikiagoak - 2020 - HERRI LANAK