2021 edizioaren kartela

Iri Osasuntsua.Espazio publioa asasunaren eta ongizatearan sortzaile (Hirigintza topaketak 2021)

 

Hiriek eta hiri-inguruneek eragin oso garrantzitsua izaten dute pertsonen osasunean eta ongizatean. Hiri-plangintzak, hurbiltasuneko ekipamendu nahiz berdeguneekin, pertsonak hirian nola mugitzen garen, ingurumen-kalitateak eta hainbat adinetan bizitzeko eta erabilera desberdinetarako baliatzen ditugun topalekuen kalitateak, eta are produktu osasungarrien edota aisialdirako jardueren eskuragarritasunak ere, eragin handia dute osasuna sustatzeko orduan.

Gaur egun gero eta gehiago ohartzen gara elementu horiek guztiek nola eragiten duten zuzenean alderdi psikosozialetan, gure osasun fisiko eta mentalean. Bizileku ditugun hiri-inguruneek osasuna eta ongizatea ekar diezaguten, ezinbestekoa da eredua aldatzea, eta gertatzen ari da.

Aldaketa hori saihestezina da, eta paradigma berri baten aurrean gaudela ulertu behar dugu, zeini jarraiki hiri-inguruneek ez dieten zertan antzinako beharrei erantzun behar. Horregatik, eredu aldaketa horretarantz jo behar da, herri nahiz hirietan esku hartzeko beharrezko neurriak hartuz, betiere osasuntsuagoak izan daitezen.