Hirigintza Covid garaian (Hirigintza Topaketak 2020)

2020. urteak aldaketa handia ekarri du bizi garen inguruneen diseinuaren lehentasunetan eta
ulertzeko eran. Osasuna eta zaintzak erdigunean jarri dira espazio publikoak nahiz etxebizitzak
birpentsatzeko orduan, baita lurraldea ulertzeko modua birpentsatzeko orduan ere. Bere logika
batzuk zalantzan jartzen dituen errealitate berri batek (fikziotik gertukoa), dena kolpatu du.

Topaketa honen bidez, profesionalen eta akademikoen, administrazio publikoen, alkateen eta
herritarren kolektiboen eta ekimenen ezagutzak bildu nahi dira, bizipenetik, aztertzetik eta/
edo esperientziatik abiatuta ekarpenak egiteko gune inklusiboa izanik. Hiri, herri eta lurralde
jasangarriagoetara eta zaintzaileagoetara eramango gaituzten aukerak ikusarazteko eta
aztertzeko topaketa.

Arkitekturarekin, hirigintzarekin eta plangintzarekin lotura duten esparru sozial, administratibo
eta profesionaletik espazio publikoen garrantziari buruz hausnartzeko aukera bat da, honela
ulertuta espazio publiko horiek:

• Ingurune bizidunak eta bizigarriak, erabilera desberdinak hartzeko eta premia
desberdinetara egokitzeko gai izanen direnak.
• Berdintasunerako lekuak, kohesiorakoak, eta pertsona guztientzat irisgarriak.
• Herrien eta hirien eta horiek inguratzen dituzten ingurunearen arteko harremanak
sendotuko dituzten espazioak, natura eraikitako espazioan integratuz.