Orekaren bila. Klima, lurraldea eta bizitza (Hirigintza Topaketa 2023)



Hiri-inguruneen klima-aldaketarekiko egokitzapen maila oso txikia da. Hiriek, azalera iragazgaitz handiak, berdegune gutxi eta erregai fosilen mendeko ibilgailu pribatuen desplazamendu asko dituztenez, besteak beste, hiriko bero-uharte bezala ezagutzen den fenomenoaren sorrera erraztu ohi dute. Fenomeno horrek tenperaturen igoera suposatzen du, hiritik gertu dagoen landa-inguruneari dagokionez.

Hirigintzako IV. Topaketak, “Orekaren bila. Klima, lurraldea eta bizitza” izenburupean, beste aukera bat suposatu zuen hirigintzaren orainari eta etorkizunari eta lurralde-plangintzari buruzko hausnarketa kolektiborako gune bat sortzeko, klima-aldaketaren ikuspegiak dakarren testuinguruan.