Berrogeialdia, COVIDaren ondorioz

Etxebizitzan berrogeialdia egiteko adierazi badizute, izan liteke gaixotasuna inkubatzen aria zarelako esan izana koronabirusa duen pertsona baten kontaktu estua izan zarelako. Hau da, birusa duen norbaitengandik bi metrora baino gutxiagora egon zarelako, 15 minutu baino gehiago, prebentzio-neurririk gabe.

 

Zer neurri bete behar dituzu:

  • Etxean gelditu, ahal bada, bakarkako eta ongi aireztatutako logela batean.
  • Logelatik atera behar baduzu edo beste norbaitek bertan sartu behar badu, eutsi 2 metroko distantziari, erabili maskara eta eskuak garbitu.
  • Ez hartu bisitaririk.
  • Eskuak maiz garbitu behar dituzu, ura eta xaboia edo gel hidroalkoholikoa erabilita.
  • Ez hartu botika antitermikoak (parazetamola, ibuprofenoa...).
  • Tenperatura egunean bitan hartu eta idatzi.
  • Sintomak agertzea zaindu.
  • Ahal bada, eguneroko errutinei eutsi eta entretenitzen duten jarduerak egin.

 

Sukarra, eztula edo arnasteko zailtasuna baduzu, zalantzarik badaukazu edo berrogeialdia egiteko arazoak badituzu, deitu zure osasun-etxera eta, bere ordutegitik kanpo, Osasun Aholkura: 948 290 290.