Hasiera - CIN - Lumbier/Irunberri
Arroil, zintzur, haizpitarte, botxe... Izen asko dituzte, baina Nafarroan izen ohikoena arroila da. Bestelako tokiak, zeinetan ibaiak bidea egin duen. Arroilan ura dabil eta haizeak jotzen du malkar arteko estugunean, non sai arreek, sai zuriek eta beste harrapari batzuek habiak egiten dituzten.
Arroilak espazio bereziak dira, biztanle bitxiekin: harrien artean eguzkia hartzen duten horma sugandilak, harrietako zuloetan bizi diren saguzarrak, sakontasun txikiko arrailetan hazten diren landare ederrak, Isabel tximeleta ikusgarriak...
Kasu batzuetan, zintzur horiek ikusten ahalko dituzu goiko begiratokietatik: beste batzuetan, berriz, barrura sartzen ahalko zara, kontu handiz, oreka hauskorra hautsi gabe, edertasunaz gozatzeko. Hala ere, horren aurretik gomendatzen dizugu arroilen interpretazio zentrora joateko, Irunberrira, arroiletako sekretuak eta bisitatzeko aukera onenak ezagutzeko.