Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolaren (NGJE) ikastaroak kudeatzea eta tramitatzea

Hala dagokien erakundeek gazteriarekin eta gazteekin lan egiten duten profesionalen prestakuntza ez-formalerako ikastaroak kudeatzea eta izapidetzea.

Oinarrizko informazioa

Honako hauek helburu dituzten ikastaroak proposatzen dituzten erakundeak edo pertsona autonomoak:

  • Gazteak.
  • Gazteriaren arloko teknikariak.
  • Gazteekin lotura duten jarduerak antolatzen dituzten pertsonak.

Hala dagokien erakundeek gazteriarekin eta gazteekin lan egiten duten profesionalen prestakuntza ez-formalerako ikastaroak kudeatzea eta izapidetzea.

Prozeduraren urratsak:

  • Fitxak betetzea eta NGJE-Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolara bidaltzea, erregistroaren bitartez. Proposamena onetsi ondoren, ikastaroa NGJErekin koordinatuta garatzea eta behar den dokumentazioa aurkeztea.
  • Dokumentazioa eskuratutakoan, ikastaroaren arduradunak ikasleak gai edo ezgai diren adierazten duen akta sinatu behar du. Akta hori NGJEra bidali behar du, NGJEk egiten eta ematen baititu diplomak.

Ikastaroa proposatzeko agiriak. Ikastaroak egiteko proposamena dokumentu honen bidez aurkeztuko da:

Ikastaroaren garapena honako dokumentu hauen bidez egiaztatuko da:

1. Aurretiko izen-emateak
Erakunde arduradunak ikastaroa egiteko interesa duen pertsonen datuak jasotzen ditu, dagokion dokumentazioarekin batera:

  • Izena emateko inprimakia
  • NANaren fotokopia (edo Espainian baliagarria den agiriarena)
  • Eskatzen ahal diren beste agiri batzuk: titulazioa, etab.

2. Ikastaroaren garapena
Koordinatzaileak eta/edo hizlariak agiri hauen bitartez egiaztatzen dute ikastaroaren garapena:

3. Azken txostena
Koordinatzaileak eta/edo hizlariak azken txostena prestatuko dute, ikastaroan zehar jorratutako informazio adierazgarria eta agiriak jasota. Honako hauek jaso beharko ditu:

  • Ikastaroari dagokion programaren laburpena, haren balorazioa barne.
  • Ikastaroan sortu diren gorabeherak.
  • Ikasleen zerrenda, gai direnak eta ez gai direnak barne, ikastaroan izena eman duten guztiak eta baztertzeko arrazoiak adierazita.
  • Ikastaroaren faktura: ikastaroari lotuta aurretik aipatu diren agirian osatu ondoren soilik jasoko da.
    • Faktura eredua (adibide bat da eta baliteke eguneratu gabeko informazioa izatea).

236/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskola (NGJE) sortzen duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskola
Nafarroako Gazteriaren Institutua
Yanguas y Miranda kalea 27, behea
31003 Iruñea
Telefonoak: 848 42 78 44 / 848 42 78 39
Helbide elektronikoa: enaj@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time