Itzulketa eskaera: baliokidetasun errekargua; garraiobide berriak Europar Batasunaren barnean entregatzen dituzten noizean behingo subjektu pasiboak; bidaiari-garraioaren jarduera edo salgaien garraioa errepidetik egiten duten subjektu pasiboak; eta BEZari buruzko Foru Legearen 18.4 artikulua (308 eredua)
Itzulketa eskaera: baliokidetasun errekargua; garraiobide berriak Europar Batasunaren barnean entregatzen dituzten noizean behingo subjektu pasiboak; bidaiari-garraioaren jarduera edo salgaien garraioa errepidetik egiten duten subjektu pasiboak; eta BEZari buruzko Foru Legearen 18.4 artikulua (308 eredua)
Garraiobide berrien entrega salbuetsiak noizean behin egiten dituztenak, baldin eta garraiobidea eskuratzean jasandako edo ordaindutako kuotak itzultzea eskatzen badute, 19/1992 Foru Legearen 39.2 eta 40.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Bidaiari-garraioaren jarduera edo salgaien garraioa errepidetik egiten dutenak, baldin eta Zergaren araubide erraztuan ordaintzen badituzte zergak eta, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 20.3 artikuluko 2. eta 3. apartatuetako betebeharrak betez, jarduera horri lotutako garraiobideak eskuratzeagatik Zergaren kuota kengarriak jasan badituzte eta kuota horiek itzultzea eskatzen badute, baldin eta araubide erraztuari dagozkion hiruhilean behingo autolikidazioetan aipatutako kuota kengarri horiek kontsignatu ez badituzte edo, kasua bada, kontsignatuko behar ez badituzte, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 38.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Zergak baliokidetasun errekarguaren araubide berezian ordaintzen dituztenak, esportatzaileei itzulketak egin dizkietenak bidaiarien araubidean, 19/1992 Foru Legearen 63. artikuluan aipatzen den bezala, baldin eta itzuli dituzten kuoten zenbatekoa jasotzea eskatzen badute.
Erakunde publikotzat edo izaera sozialeko establezimendu pribatutzat harten direnak, ondasunak eskuratzean osorik kentzerik ez diren kuota jasanaraziak itzultzea eskatzeko; ondasun horiek geroago emanen zaizkie Europako Erkidegoaren lurraldetik kanpo esportatzen dituzten erakunde onartuei, erakunde horiek egindako jarduera humanitarioen, karitatezkoen edo hezkuntzakoen esparruan, aldez aurretik salbuespen eskubidea onartua badute eta 19/1992 Foru Legearen 18.4. artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoa betetzen badute.
Europar Batasunaren barnean garraiobide berrien entregak egiten dituzten noizean behingo subjektu pasiboek egindako itzulketa eskaeraren autolikidazioa aurkeztu behar da entrega hori egiten den egunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean.
Bidaiari-garraioaren jarduera edo salgaien garraioa errepidetik egiten duten subjektu pasiboek egindako itzulketa eskaeraren autolikidazioa aurkeztu behar da garraiobidea eskuratzen den egunetik hasita hurrengo hilabeteko lehen 20 egun naturaleko epean.
Esportatzaileei itzulketak bidaiarien araubidean egin ondoren baliokidetasun errekargua aplikatzen duten subjektu pasiboek egindako itzulketa eskaeraren autolikidazioa aurkeztu behar da urteko hiruhileko bakoitza bukatu eta hurrengo hilabetearen lehen hogei egun naturaleko epean, salbu eta bigarren eta laugarren hiruhilekoetako aitorpenen kasuan, haietarako epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n bukatuko baitira, hurrenez hurren.
Erakunde publikotzat edo izaera sozialeko establezimendu pribatutzat hartzen diren subjektu pasiboek egindako itzulketa eskaeraren autolikidazioa aurkeztu behar da hiru hilabeteko epean, itzultzeko eskubidea sortzen duen ondasun-entrega egiten denetik zenbatzen hasita.