Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
1. I. Eranskina, honako eduki hau duena:
- Teknikari eta arduradunen zerrenda, soldaten kostuen eta Gizarte Segurantzaren kostuen zerrendarekin, dirulaguntzaren xedeko hiruhilekoko teknikarien eta arduradunen nominekin eta gizarte aseguruekin batera (dagozkien ordainagiriak barne).
Azken hiruhilekoan, gastu gisa hartuko dira teknikarien eta arduradunen soldaten kostuak eta Gizarte Segurantzaren kostuak baldin eta eskaera egiten den egunean ordainduta badaude.
- Azken jasotzaileen zerrenda, kontratu mugagabea dutenak edo sei hilabeteko edo handik gorako kontratu aldi baterakoa dutenak, desgaitasun mota eta maila zehaztuta, dirulaguntzaren xedeko hiruhilekoan kontratatuak badaude.
2. Hiruhilekoan zehar laguntza unitateko teknikarien eta arduradunen plantillan izandako aldaketen jakinarazpena. Kasu horretan, izandako bajen eta alten kopiak aurkeztuko dira, bai eta diruz lagundutako epean egindako lan-kontratuenak ere. Era berean, titulazioari edo esperientziari buruz 5. oinarrian ezarritako betebeharra betetzen dela egiaztatu beharko da.
3. II. eranskina, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. Eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzearen aitorpena.
4. III. eranskina, xede bera duten beste laguntza batzuk jasotzearen adierazpena.
Lehenengo eskaerarekin batera, hau ere aurkeztu behar da aurrekoaz gainera:
1. Enplegu Zentro Bereziak dirulaguntzak dirauen eperako aurreikusitako egokitzapen pertsonalaren eta sozialaren planaren deskripzio-memoria, deialdiaren 8.3 oinarriko a) apartatuan ezarritako edukia aintzat hartuz.
2. Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena: dokumentuak “Tramitazioa” atalean erantsi, “Gardentasunaren adierazpena aurkeztea” azpiatalean. Ez sartu datu pertsonalik (eskuz idatzitako sinadura, NANa/AIZ, helbideak, etab.).
3. Entitateak, azaroaren 11 baino lehen, sostengu unitateek dirulaguntzak iraun duen epe osoan zehar egindako jardueren deskripzio-memoria aurkeztuko du, hasierako memoriaren eduki berarekin.