Boluntariotzako entitateendako eta boluntariotza-programak dituzten entitateendako laguntzak, ekintzak eta jarduerak egin ditzaten kirolaren eta jarduera fisikoaren eremuan

2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitarteko ekintza eta jardueretarako

Oinarrizko informazioa

Kirol-boluntariotzako entitateak eta kirolaren eta jarduera fisikoaren eremuko boluntariotza-programak dituzten entitateak, Ekintza Boluntarioko Entitateen Erroldan inskribatuta daudenak.

Kirolaren eta jarduera fisikoaren eremuko ekintzak eta jarduerak egiteko laguntzak. Ekintza eta jarduera horiek 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean egin behar dira, biak barne, eta boluntariotza-proiektu batean egon behar dute.

Zenbatekoa, guztira: 8.000 euro.

Prozeduraren urratsak:

  • Laguntzak emateko ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean emanen da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
  • Ordainketa egiteko ebazpenak justifikazioa ebaluatu ondoan emanen dira.
  • Ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Eskaera egiteko:

Justifikaziorako:

7E/2025 Foru Agindua, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Kirola Sustatzeko Atala
Nafarroa Arena. Kirolaren Etxea
Aizagerria plaza 1, 1. solairua
31006 Iruña
Telefonoa: 848 425 114
Posta elektronikoa: david.malo.otermin@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.