Ongarrien eta substratuen ekoizleak erregistratzea

Oinarrizko informazioa

  • Ongarri edo substraturen bat merkaturatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridikori.
  • Beregain lan egiten duen edozein ekoizleri, inportatzaileri edo ontziratzaileri.
  • Aipatutako produktuetakoren bate edo haren ontziratzearen ezaugarriak aldatzen dituen edozein banatzaileri edo pertsonari.

Baldin eta jarduera horiek Nafarroako Foru Komunitatean egiten badituzte.

Prozeduraren urratsak:

  •  Inskribatzeko:
    • Inskribatzeko eskabidea jasotzea eta aztertzea.
    • Erregistroan inskribatzeko edo inskripzioa ezezteko ebazpena.
  • Aldaketak egiteko:
    • Datuak aldatzeko eskabidea jasotzea eta aztertzea.
    • Erregistroan jasotako datuak aldatzea.
  • Baja emateko:
    • Inskripzioa ezezteko eskabidea jasotzea eta aztertzea.
    • Inskripzioa ezeztea.

 Erregistroan inskribatzeko:

  • Ongarrien eta substratuen inskripziorako eskabidea
  • Eskubide tasen ordainketa-gutuna.
  • Hondakinen Europako Zerrendan (Batzordearen 2014/955/EB Erabakia) jasotako produkturen baten osagai gisa erabiltzen badira: Nafarroako Gobernuaren Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren baimena, eta, Nafarroatik kanpokoa bada, hondakina sortzen den lurralde-eremuko ingurumen arloko agintaritzarena.
  • Animalia-jatorriko lehengaiak erabiltzen badira: animalien osasunaren arloko agintaritzak emandako ziurtagiria, gizakiaren kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuei buruzko Europako araudia betetzen duela ziurtatzen duena; edo, lehengaia Nafarroan ekoiztutakoa bada, ofiziozko ziurtagiria emateko eskabidea.

Erregistroan inskribatutako datuak aldatzeko:

  • Eskabide orokorra, inskribatutako datuak aldatzea eskatzeko, dagokion justifikazioa aurkeztuta.

Erregistroan baja emateko:

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti-bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nekazaritza Zerbitzua
Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala
Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa
González Tablas kalea 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 665 / 848 426 774
Helbide elektronikoa: spsv@cfnavarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.