Industria segurtasunaren arloko kontrol-erakundeak erregistratzea

Industria segurtasunaren erregelamenduzko arloko egiaztapen, entsegu, ikuskapen edo auditoretza jardueren ardura duten kontrol erakundeek Nafarroan jarduteko inskribatzea eta baimenak ematea

Oinarrizko informazioa

  • Kontrol erakundeak
  • Enpresak eta partikularrak

Aurkeztutako datuak ofizioz inskribatuko dira Industriako Erregistro Integratuan.

Kontsultatu honako hauek:

Akreditaziorako Espainiako Erakundea (ENAC).

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

1. Haien jarduera edo haien instalazioak Nafarroako Foru Komunitatean hasten edo jartzen dituzten kontrol erakundeak inskribatzea. Horretarako, jarduera hasi aurreko ekitaldian, honakoak aurkeztu beharko dira:

2. Administrazioari instalazioen izapideak egiten laguntzeko, honako hauek aurkeztu beharko dituzte kontrol erakundeek:

  • Eskabidea
  • Akreditazioaren Estatuko Erakundeak emandako akreditazio ziurtagiria, izapidetu behar d(ir)en erregelamenduzko eremu(et)an.
  • Nafarroan gutxienez lokal publiko bat dutela egiaztatzea.
  • Baliabide teknikoak eta giza baliabideak, Nafarroako jarduketa eremuaren arabera banatuta.
  • Protokolo bat izenpetu beharko dute Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiarekin; haren xedea izapideak behar bezala egiten direla segurtatzea izanen da, eta, zein den kasua, datu pertsonalen babesa eta erabiltzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatzea.
  • Instalazioen tramitazio administratiborako baimena izateko tasak ordaindu izanaren frogagiria (100 euro)

3. Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren jarduketa guztiak Administrazioari jakinarazi beharko zaizkio, SEMSI-OC-2023-02 zirkularraren prozeduraren arabera. Zirkular hori Araudiaren atalean kontsultatu ahal izango da.

  • 60/2015 Foru Agindua, industria segurtasunaren arloko erregelamenduzko arauak bete behar dituzten instalazioen titularrek eta agenteek jarraitu beharreko prozedura arautzen duena.
  • 2200/1995 Errege Dekretua, Industriaren Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituraren Erregelamendua onesten duena.
  • 326/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan erregelamenduzko industria segurtasunaren eta kontrolaren arloko jarduketak arautzen dituena.

Kontsultatu hemen:

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: organismos.control@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.