Epea:
Aurkezpena, eta, hala badagokio, ordainketa, garraiobidearen behin betiko matrikulazioa eskatu baino lehen egin beharko dira.
Zerga-egitatea behin betiko matrikulazioa ez den kasuetan, aitorpenerako epea hamabost egun naturalekoa izanen da, zergaren sortzapenetik aurrera zenbatuta.
Jarraibideak:
Aurkezpena Internet bidez egin behar da nahitaez, aurrez aurreko tramitazioari buruzko apartatuan aipatzen diren kasuetan izan ezik.
Garraiobidea formularioan aurkitzen ez bada, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eskaera bat aurkeztu, "Sección de Impuestos Especiales"-i zuzenduta. Bertan arazoa azaldu, eta ibilgailuaren faktura eta fitxa teknikoa atxikitu.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Tramitazioa aurrez aurre egiten ahalko da Nafarroako Foru Ogasunaren bulegoetako edozeinetan, aurretiko hitzordua eskatuta, defentsa, zaintza eta segurtasunerako erabiltzen diren ibilgailuak eta anbulantzia eta zaintza eta laguntzarako direnak lehen aldiz matrikulatu behar direnean. Kasu horietan, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Eskabidea, Zerga Berezien Atalera zuzendutakoa, eskatzailearen izena, deiturak, IFZ eta zerga-egoitza adierazten dituena, baita garraiobidearen klasea, marka eta modeloa eta aitortzeko eskatzen den loturarik ezaren kasua ere.
- Ibilgailuaren azterketa teknikoaren fitxaren kopia.
- Fakturaren kopia.
- IFZren fotokopia.
Loturarik eza lortzeko baldintzak betetzen direla adierazten duen agiria.