Laguntzak emanen zaizkie kalteberatasun ekonomikoko egoeran daudenei, etxean banda zabaleko Interneteko zerbitzuak izan ditzaten.
- Hilean diru-kopuru finko bat emanen zaie, Interneteko konexioaren fakturen zati bat ordaintzen laguntzeko, eta onuradunek aukeratzen ahalko dute bai enpresa hornitzailea bai teknologia (zuntz optikoa, 5G, etab.).
- Laguntzaren zenbatekoa 20 eurokoa da, eta Interneteko konexioaren hileko faktura bakoitzeko emanen da, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean jasotako zerbitzuengatik.
- Bonu digital bakarra eskatzen ahalko da familia-unitate eta helbide bakoitzeko (helbidea Nafarroan izan beharko da).
Ebazpena emateko eta eskatzaileei jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpenik jakinarazten ez bazaio, eskaera ezetsitzat joko da.