Euskara itzultzailea - 2024ko oposizioa

Honela banatuko dira 5 plaza horiek (A maila): 2 plaza txanda irekian eta beste 3 plazak igoera-txandan

  • Argitaratu dira bigarren probaren behin-behineko emaitzak (ikusi Emaitzak > Oposizioaldia).
  • Izangaiek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, apirila 16tik 24ra, online bakarrik, orri honetan ezarritako estekaren bidez (Tramitazioa atala).
  • Epaimahaiaren oharra (ikusi Emaitzak > Oposizioaldia).

Oinarrizko informazioa

Izangaiek unibertsitate titulu hauetako bat izan beharko dute: gradua, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura, edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan egon beharko dute. Horretaz gain, euskarazko C1 maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria izan beharko dute, eta deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte (2477/2024 Ebazpena, ekainaren 24koa).

  • Plazen zerrenda: Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1787/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen direnak izanen dira.

Prozeduraren urratsak:

  1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea. Akatsak zuzentzeko, 10 egun balioduneko epea.
  2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta lehenengo probaren data argitaratzea.
  3. Oposizioa 2024ko abendutik aurrera hasiko da.
  4. Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda.
  5. Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.
  6. Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
  7. Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

1. Inskripzio-orria eta azterketa-tasen ordainketa (41,60 euro) Internet bidez tramitatuko dira nahitaez, Tramitazioa atalean.

2. Inskripzioa egiteko unean, soilik agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez bada, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.
  • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua dutenek honako dokumentu hauetako bat aurkeztu behar dute:
    • IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
    • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean, eta komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko. Egokitzapenen eskabide eredua.

  • Igoera-txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, dagokion frogagiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

2477/2024 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Epea: 25/04/16 - 25/04/25

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Epaimahaiaren oharrak:

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gobernuaren informazio orokorra
Telefonoa: 948 012 012

Deialdi honetako oinarrien gaineko zalantzetarako
Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atala
Telefonoak: 848 427 099 / 848 427 082 / 848 423 415 / 848 423 416 / 848 427 132 / 848 433 652

Euskarri teknikoa
Arretarako telefonoa: 948 013 570

Erakunde arduraduna - deitzailea
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.