Ontzien hondakinen prebentziorako enpresa planen onespena

Ontziek eta ontzien hondakinen kudeaketak ingurumenean izaten duten eragina prebenitzea eta murriztea ontzien bizitzaren ziklo osoan.

Oinarrizko informazioa

Enpresa ontziratzaileak, honako baldintza hauek betetzen badituzte: produktu ontziratuak, eta, hala dagokionean, industria  edo merkataritza produktuak eramatea nazioko merkatura eta litekeena izatea ontzien hondakinek apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren 3. artikuluan zehaztutako kopuruak gainditzea.

Eskaera-orria, bete ondoren.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:
Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Erregistroa
González Tablas kalea 9
31005 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua
Hondakinen Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Posta elektronikoa: residuos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.