Epea:
- Aitorpena eta, hala bada, diru-sarrera sortzapen egunaren ondoko 6 hilabeteko epean eginen dira.
- Heriotza Espainiatik kanpo gertatu bada, 10 hilabeteko epea izanen da.
Jarraibideak:
Ordainketa tramitatu behar da aitorpena aurkeztu baino lehen, eta bide hauek erabiltzen ahalko dira:
- Ordainketa telematikoa egitea, inprimakiaren beraren bitartez.
- EZOa eskuratzea. EZOa (Erreferentzia Zenbaki Osoa) da zerga-sarrera egindakoan sortzen den kodea, eta haren identifikatzaile eta egiaztagiri gisa balio du.
EZOa errazago eskuratzeko, aurkezpen-formularioak berak aukera ematen du ordainketa-gutun bat lortzeko, zirriborroan agertzen den zenbateko ekonomikoarekin ("Ordainketa-gutuna inprimatu" botoia). Ordainketa-gutun horren bidez ordainketa egiten ahal da finantza-erakundean, bai aurrez aurre, bai erakundeak bere bezeroen eskura jartzen duen beste edozein bitartekoren bidez; edo, bestela, Zergei dagozkien konturako ordainketak (P44) tresnaren bitartez.
Gainera, formularioak autolikidazioaren zirriborro bat gordetzeko aukera ematen du, datuak behar bezala beteta, ordainketa egin eta EZOa lortu ondoren zirriborroan EZOa sartu eta aitorpena bidali ahal izateko.
Dokumentazioa
Inprimakian agiri hauen kopia eskaneatua aurkeztu behar duzu (“Agiriak erantsi” botoia):
- Onuradunen eta hildakoaren NANa.
- Aseguru-etxearen ziurtagiria (jatorrizkoa eta fotokopia), aseguruaren hartzailea, onuradunak eta jaso beharreko zenbatekoa zehazten dituena. Ziurtagirian hartzailearen datuak agertzen ez badira, aseguruaren poliza aurkeztu ahal izango da, non aseguruaren hartzailearen datua jasotzen den.
- Erregistro Zibilak emandako heriotza-ziurtagiria.
- Polizan legezko jaraunsleak agertzen badira onuradun gisa: Azken nahien ziurtagiria, eta testamentua, jaraunsleak izendatzeko autoa edo nabaritasun akta.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Eredua bete ondoren, hala bada, autolikidazioa ordainduko da Nafarroako Ogasunaren laguntzaile den edozein banku-erakundetan, aurrezki-kutxatan edo kreditu-kooperatibatan, ordainketa-gutuna aurkeztuta. Amaitzeko, ordaindu ondoren, autolikidazioa aurkeztu behar da Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoetako edozeinetan.
Dokumentazioa
- Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Onuradunen eta hildakoaren NANaren fotokopia .
- Aseguru-etxearen ziurtagiria (jatorrizkoa eta fotokopia), aseguruaren hartzailea, onuradunak eta jaso beharreko zenbatekoa zehazten dituena. Ziurtagirian hartzailearen datuak agertzen ez badira, aseguruaren poliza aurkeztu ahal izango da (zigilatua), non aseguruaren hartzailearen datua jasotzen den.
- Erregistro Zibilak emandako heriotza-ziurtagiriaren fotokopia.
- Polizan legezko jaraunsleak agertzen badira onuradun gisa, honako hauen kopia erantsi behar dute: Azken nahien eta testamentuaren ziurtagiria, edo jaraunsleak izendatzeko autoa, edo nabaritasun akta.