Ogasunaren bulego birtuala

Enpresaburu, profesional eta erakunde laguntzaileei zuzendutako online arreta-zerbitzua

Zerbitzua azaltzeko bideoa

Oinarrizko informazioa

  • Enpresaburuak eta profesionalak, edo haien izenean ari diren pertsonak.
  • Ogasunarekiko lankidetza-hitzarmenari atxikitako erakundeak.

Zerbitzua eskura izanen da 08:30etik 13:45era arte kontsulta- eta tramitazio-mota hauetarako soilik:

Enpresaburuak eta profesionalak:

  • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ):
    • enpresa- edo lanbide-jardueraren gaineko kontsulta teknikoak
    • 190 eta 180 ereduak betetzea (informazio-ereduak)
    • 715 eta 759 ereduak betetzea (atxikipenak)
    • 130 eredua betetzea (zatikatzea)
  • Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ):
    • BEZaren gaineko kontsulta teknikoak
    • F50 eta 349 ereduak betetzea (informazio-ereduak)
    • F69 eta F66 ereduak betetzea (hiruhilekoko eta hileko BEZa)

Bulego birtualaz gainera, enpresaburuek eta profesionalek badituzte kontsultak egiteko beste bide batzuk:

Erakunde laguntzaileen kasuan badira 2 bulego desberdin:

  • "Erakunde laguntzaileak: zerga arloko kontsulta teknikoak" bulegoa: zenbait zergaren (PFEZ, BEZ, Sozietateak, etab.) kontsulta teknikoak hartzen ditu.
  • “Erakunde laguntzaileak: laguntza-programak eta errolda-tramite telematikoak” bulegoa: soilik hartzen ditu laguntza-programak eta web-formularioak erabiltzearen gaineko zalantzak, eta telematikoki egiten diren errolda-tramiteen gainekoak.

Tramitazioa

Epea:

Garrantzitsua: egunerako soilik har daiteke hitzordua, 08:30etik 13:45etara. Bulegoa 14:00ak arte egoten baita erabilgarri. Kopurua mugatua da, eta eskatu ahala ematen dira.

Jarraibideak:

Zerbitzu honek behar bezala funtziona dezan, aldez aurretik honako hauek egiaztatu behar dituzu:

Lehenengo konexioa egin aurretik, proba bat egitea gomendatzen dizugu, ekipoa sistemarekin bateragarria dela egiaztatzeko (ikus jarraibideak).

Dena ongi badabil, prozesua has dezakezu:

  1. Lehenik eta behin, hitzordua eskatzeko inprimakia bete behar duzu. Gogora ezazu egunerako baino ez direla ematen.
    Harremanetarako datuak, hartzaile-mota eta kontsultaren arrazoia adierazi behar dituzu.
  2. Inprimakia bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zuk emandako helbide elektronikoan, eta bertan hitzordua berretsi beharko duzu. Inprimakia bete eta 15 minutu pasatu baino lehen egin behar duzu; bestela, eskabidea baliogabetuko da.
  3. Hitzordua berretsi ondoren, tiket bat sortuko da eredu honekin: gaia-data-ordena (adibidez: EMP-090620-5). Mezu bat bidaliko dizugu posta elektronikora dagokizun tiket-zenbakiarekin, eta aplikazioan zure eskaeraren egoera kontsultatzen ahalko duzu.
  4. Hala ere, zure txanda iristean, SMS bat bidaliko dizugu mugikorrera, eta mezu bat posta elektronikoko kontura, jakinarazteko laster erantzunen dizugula.
  5. Zure txanda iristen denean, beste mezu bat bidaliko dizugu postara, bulego birtualean sartzeko klik egin behar duzun URLarekin. Hurrengo 2 minutuetan egin beharko duzu; bestela, txanda galduko duzu.
  6. Behin arreta bukatuta, azken mezu bat bidaliko dizugu, eta bertan adieraziko dizugu zerbitzua itxi dela, dagokion iruzkinarekin.

AZALPEN BIDEOAK:

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time