Orrialde honek aukera ematen du Foru Administrazioaren inprimaki orokorrak deskargatzeko eta bere administrazio-unitateetara bidaltzeko. Inprimaki horiek berariazko tramiteetan ere eskuragarri daude, eskatzen direnean.
Eskabide orokorra
Foru Administrazioko edozein unitateri eskaera egiteko balio du. Eskaera erregistro bulego batean aurkezten denean erabiltzen da, ez online egiten denean Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
⟶ Deskargatu eskabide orokorra.
⟶ Deskargatu eskabide orokorra irakurketa errazean.
Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera
Finantza-erakunde batek pertsona fisiko edo juridiko baten banku-datuak ziurtatzeko balio du, Foru Administrazioko Diruzaintzak dagozkion ordainketak egin ditzan. Ez du balio zergetarako; kasu horretan, Nafarroako Ogasuneko inprimaki berariazkoak deskargatu behar dira.
⟶ Deskargatu transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.
Abal orokorraren eredua
Finantza entitateek, aseguru etxeek edo mutualitateek erabiltzen dute Administrazioaren aurrean pertsonak edo enpresak abalatzeko.
⟶ Deskargatu abal orokorraren eredua.
Gardentasunari buruzko adierazpena
Dirulaguntzen eta mezenasgo sozialaren onuradun diren erakundeek gardentasun-betebeharra bete ahal izateko balio du, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 5/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera.
⟶ Deskargatu gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.
⟶ Deskargatu organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena.
⟶ Deskargatu karguen ordainsariei buruzko adierazpena.