Nafarroako eta estatuko arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako diru-laguntzak 2024

2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarte, biak barne, egiten diren jarduerek jasoko dituzte laguntzak

Oinarrizko informazioa

Irabazi asmorik gabeko elkarte edo fundazioak:

  • Estatutuetan, bere xede eta helburuen artean arte eszeniko eta musikalekin zerikusia duten jarduerak egitea agertzea.
  • Legez eratuak, 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen.
  • Helbide soziala eta fiskala Nafarroan.

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak eta laguntza neurriak arautzea, bai Nafarroako hirugarren kultur sektore garrantzitsuko Arte Eszenikoen eta Musikalen esparruko erakundeen kultur egiturei eusteko, bai modu jarraituan egiten diren kultur jarduera eta proiektuen programa integralerako.

Diru-laguntzaren zenbateko osoa: 480.000 euro.

Eskaera fasea:

 

Emateko aldia (laguntza eman eta hilabetera arte - erakunde onuradunak bakarrik):

  • IV. eranskina - Mezenasgoa
  • Gardentasun-deklarazioa (fitxa honetan argitaratutako esteka)

 

Justifikazio fasea (entitate onuradunak bakarrik):

 

Tramitazioa

Epea: 24/07/16 - 24/08/16

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epealdian entitate onuradunek (pertsona fisikoak ez besteek) gardentasun betebeharraren gaineko adierazpena aurkeztu beharko dute telematika bidez.

Jarraibideak:

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ez dute datu pertsonalik izan behar, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere. Erakunde sortu berrien kasuan, informazioa beren aurrekontuetan edo ekonomia- eta finantza-planean agertzen dena izango da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/07/16 - 24/08/16

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoak izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren adierazpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez.

Jarraibideak:

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ez dute datu pertsonalik izan behar, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere. Erakunde sortu berrien kasuan, informazioa beren aurrekontuetan edo ekonomia- eta finantza-planean agertzen dena izango da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/07/16 - 24/09/16

Bi hilabeteko epean eskatzen ahalko da, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Jarraibideak:

Entitate onuradunak bakarrik:

  • 12.3 Aurrerakina oinarrian eskatutako dokumentazioa erantsi beharko da.
  • Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, aurrerakin gisa, eta gehienez esleitutako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

  • 239E/2024 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, deialdia ebazten duena
Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Telefonoa: 848 42 46 78
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time