Meatzaritzako jarduerak lehengoratzeko planarenbost urtean behingo berrikuspena

Oinarrizko informazioa

Baliabide mineralak ikertzen eta ustiatzen dituzten entitateak.

Tramite honen xedea erauzketa industrien hondakinak kudeatu eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 7. artikuluan xedatuta dagoena betetzea da, honako hau baitio: "Lehengoratze plana bost urtean behin berrikusi beharko du entitate ustiatzaileak, eta, hala egokituz gero, aldatu egin beharko da, planean aipatutakoari eragiten dioten funtsezkoaldaketak gertatu badira; besteak beste, aldaketak lurzoruaren azken erabileran, ustiapena amaitu ondoren".

Berrikuspen horren xedea da onetsitako lehengoratze plana eta errealitatea erkatzea, agerian uzteko aldeak dauden proiektatu zenaren eta gauzatu denaren artean.

Sinatuta egon behar duten dokumentuak digitalki sinatu edo paperean sinatu ondoren eskaneatuta erantsi behar dira.

Oharra: Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoak 20 MB-ko muga du dokumentu bakoitzeko, eta, beraz, hainbat dokumentu aurkez daitezke (printzipioz, ez dago mugarik), betiere dokumentu bakoitzak 20 MB-ko tamaina gainditzen ez badu. Tamaina handiagoko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, bi aukera daude:

  • Dokumentu hori zenbait dokumentutan zatitzea, zati bakoitzak 20 MB baino gutxiago har ditzan.
  • Kasu hauetarako berariaz garatutako CONSIGNA tresna erabiltzea, eta eskabidean jakinaraztea dokumentuak biltegiratu ondoren programa horrek eskaintzen duen lokalizatzaile zenbakia eta gakoa.

Planoren bat 20 MB baino gehagokoa bada, ezin da CONSIGNA erabili, PDKak baino ezin baitira erantsi. Kasu horretan, jar zaitezte harremanetan meatzaritzan eskumena duen organoarekin, irtenbiderik egokiena bilatzeko.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

975/2009 Errege Dekretua, erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa.

Tramitazioa

Epea:

Berrikuspena hurrengo 5 urteko epea amaitu baino lehenago aurkeztu behar da. Adibidez, lehengoratze plan bat 2009ko ekainean onartu bazen, lehengoratze planaren berrikuspena 2019ko ekaina amaitu baino lehen aurkeztu behar da; edo 2016ko irailean onartu bazen, 2021eko iraila amaitu baino lehen.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Hasierako eskaera aurkeztu ondoren, dokumentazioa gehitu daiteke, bai eskatzailearen ekimenez, bai Administrazioak eskatuta. Espedientearen kodea adierazi behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 467
Posta elektronikoa: minas@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.