Meatzaritzako instalazioen baimena

Proiektua onestea eta meatzaritzako instalazioak abian jartzeko baimena ematea

Oinarrizko informazioa

Meategiak eta baliabide geologikoak arakatzen, ikertzen, ustiatzen, ematen edo tratatzen dituzten enpresak.

Proiektua onestea:

Zerbitzua abian jartzeko baimena ematea:

  • Eskabide orria, behar bezala beteta.
  • Materialari edo ekipoari buruzko adostasun adierazpenak eta, hala egokituz gero, ziurtapenak edo homologazioak.
    • Makinak 1995eko urtarrilaren 1aren ondoren egin badira:
      • CE marka
      • CE adostasun adierazpena
      • Jarraibideen eskuliburua ere izan behar dute, gaztelaniaz, baina ez da aurkeztu behar. 
    • Makinak 1995eko urtarrilaren 1a baino lehen egin badira, 1215/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinera egokituta daudela dioen teknikari eskudunaren ziurtagiria.
    • Zenbait makinaz edo ekipoz osatutako instalazioen edo lineen kasuan, instalazio edo linea osoa 1215/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinera egokitzen delako ziurtagiria.
  • Muntaketaren zuzendariaren ziurtagiria, bermatzen duena instalazioaren muntaketan eta doikuntzan betetzen direla proiektuaren espezifikazioak eta, halakorik egonez gero, osagarrizko aginduak, bai eta erregulazio eta arau egokiak ere. 

 

Oharra: Dokumentazioa formatu digitalean aurkeztu behar da. Dokumentuak artxibo bereizietan aurkeztu behar dira, eta behar bezala izendatuta, identifikatzen laguntzeko. Sinatuta egon behar duten dokumentuak digitalki sinatuta erantsi behar dira.

Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoak 20 Mb-ko muga du dokumentu bakoitzeko, eta, beraz, hainbat dokumentu aurkez daitezke (printzipioz, ez dago mugarik), betiere dokumentu bakoitzak 20 MB-ko tamaina gainditzen ez badu. Tamaina handiagoko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, bi aukera daude:

  • Dokumentu hori beste zenbaitetan zatitzea, zati bakoitzak 20 MB baino gutxiago har ditzan.
  • Kasu hauetarako berariaz garatutako CONSIGNA tresna erabiltzea, eta eskabidean jakinaraztea dokumentuak biltegiratu ondoren programa horrek eskaintzen duen lokalizatzaile zenbakia eta gakoa.

Planoren bat 20 MB baino gehiagokoa bada, ezin da CONSIGNA erabili, horretan PDFak baino ezin baitira erantsi. Kasu horretan, harremanetan jar zaitezte meatzaritzan eskumena duen organoarekin, irtenbiderik egokiena bilatzeko.

Anexo informativo: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

  • 249/2010 Errege Dekretua, energia eta meatzeen arloan xedapen jakin batzuk egokitzen dituena; akatsen zuzenketa.
  • ITC/1607/2009 Agindua, 02.2.01 Jarraibide Tekniko Osagarria onesten duena.
  • 17/2009 Legea, zerbitzu jardueretan askatasunez sartzeari eta aritzeari buruzkoa.
  • 25/2009 Legea, zeinaren bidez zenbait lege aldatzen baitira, zerbitzu jardueretan askatasunez sartzeari eta aritzeari buruzko legera egokitzeko.
  • 863/1985 Errege Dekretua, Meategietako Segurtasunaren Oinarrizko Arauei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua
"Printzearen gotorlekua II" eraikina
31005 Iruñea
Telefonoa: 848 426 467
Helbide elektronikoa: minas@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time