Kulturarteko bitartekaritza komunitarioaren zerbitzua

Zerbitzu honek komunikazioa, elkar ulerpena eta kulturalki anitzak diren gizarte egoeeretatik sor daitezkeen gatazken ebazpena errazten du

Oinarrizko informazioa

Herritar guztiak kulturarteko bizikidetzaren alde.

Kulturarteko bitartekotzako eta esku-hartze komunitarioko zerbitzuak inklusio prozesuak eta elkarbizitza interkulturala errazteko helburuak ditu. Pertsona bitartekariek komunikazio eta elkar ulerpena erraz ditzake, gatazkak eta arazoak saihestuz eta ebatziz.

Zerbitzu hau interesatu ahal dizu baldin eta:

  • Bai maila pribatuan, bai komunitatean bitartekotza ekintzak diseinatu eta aurrera eramaten dituen pertsona bat behar baduzu.
  • Kulturarteko bitartekotza, komunitate interbentzio, aholkularitza, negoziazio edo gatazken prebentzioa lantzen dituen pertsona bat behar baduzu.
  • Giltzarri kultural eta kulturarteko elkarbizitzari buruzko informazioa, aholkua edo formakuntza behar baduzu.

Esku hartzea Nafarroa osoan aurrera eraman daiteke.

69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskatu hitzordua telefono hauen bidez:

  • Iruña: 948 203 642
  • Tutera: 948 827 450

Harremanetan jartzeko

Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzua
Iratxeko Monastegia kalea 22, erdisotoa
31011 Iruña
Telefonoa: 848 421 322
Helbide elektronikoa: migraciones.acogida@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time