Kalte-ordaina, abeltzaintzako saneamendu kanpainetan aziendak nahitaez hiltzeagatik

Saneamendu-kanpainetan animaliak nahitaez hiltzeagatiko gastu positiboak ordaintzea

Oinarrizko informazioa

Saneamenduko gaixotasunek jota dauden eta horien ondorioz hil behar diren animaliak dituzten eta Nafarroan bizi diren abeltzainentzat.

Prozeduraren urratsak:

  • Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emandako ebazpena.
  • Animalia hil eta hurrengo 90 egunetan ordainduko da kalte-ordaina.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu behar da dokumentazioa:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
González Tablas kalea, 9, 2. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 423 924 / 848 426 412
Posta elektronikoa: sanidad.animal@navarra.es

Arazo informatikoak ebazteko
Telefonoa: 948 013 575
Posta elektronikoa: sopacusu@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.