Instituzioak eta erakundeak Mugikortasun Seguru eta Jasangarriaren aldeko Itunari atxikitzea

Nafarroako akordio sozial eta instituzional hau 2025etik 2030era doa eta bere helburua kaleak eta errepideak gero eta seguruagoak eta jasangarriagoak izan daitezen sustatzea da

Oinarrizko informazioa

Nafarroan mugikortasun segurua eta jasangarria lortzeko lan egin nahi duten instituzio eta erakundeak. 

Zer da 2025-2030 aldirako Mugikortasun Seguru eta Jasangarriaren aldeko Ituna?

Mugikortasun segurua eta jasangarria lortzeko, erakundeek indarrak batzea behar da, ezin baitzaio ikuspegi bakar batetik heldu, ezta erakunde bakar batek ere. 

Pertsonak, pertsona zaurgarrienak bereziki, erdigunean jarriko dituen mugikortasun-kultura bat sustatu beharra dago:

  • Haurrak
  • Adinekoak
  • Desgaitasuna duten pertsonak
  • Oinezkoak
  • Txirrindulariak


Mugikortasun seguru eta jasangarri hori lortzea herritar guztien ardura da. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak gainerako instituzio eta erakundeak gonbidatzen ditu erronka horrekin bat egitera, 2025-2030 aldirako Mugikortasun Seguru eta Jasangarriaren aldeko Itunari atxikita.
 

Zein dira konpromisoak?

  • Gobernuaren ekintzetan bide-segurtasuna lehenestea.
  • Mugikortasun jasangarria, irisgarria eta osasungarria sustatzea.
  • Teknologia berriak sustatzea, baita horiek ibilgailuetan eta bide-azpiegituretan aplikatzea ere.
  • Sentsibilizazio- eta hezkuntza-estrategia bat ezartzea, gizarteari Zero Ikuspegirantz laguntzeko, hau da, hemendik 2050era bitartean hildakorik eta larri zauritutako pertsonarik gabe. 
     

Konpromiso horien helburua da Agenda 2030eko garapen jasangarriko helburuak betetzea, Nafarroako errepideetan hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua erdira jaistea eta, 2050. urterako, Zero Ikuspegi bat lortzea.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • Atxikitze-dokumentua bete eta sinatu beharra dago.
  • Nork bere erakundearen logotipoa erantsi beharko du.
  • Dokumentua sinatu eta igorri beharko da, baita logotipoa ere, honako orri honen bidez: ('Bidali' botoia).

Harremanetan jartzeko

Helbide elektronikoa: traficonavarra@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.