Informazio publikoa Nafarroako Gobernuari eskatzea

Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari lotutako edo haren menpeko diren erakunde publikoen esku dagoen informazio publikoa eskatzen ahal da

Oinarrizko informazioa

Nornahi:

  • Bakarka eskaturik eta norberaren izenea.
  • Legez eratutako erakundeak ordezkatuz eta beren izenean.
  • Informazio publikoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari loturiko edo haren mendeko erakundeen esku dagoena, haien eginkizunetan aritzean egin edo eskuratu bada.
  • Ez da eskaera arrazoitu behar.
  • Kopiak edo artxiboen edo informazioaren formatu aldaketak tasak ordaintzea ekar dezake.

Prozeduraren urratsak:

  • Informazio publikoa eskuratzeko eskaera zehaztugabea baldin bada, eskatzaileari eskatuko zaio zehaztu dezala, hamar egun balioduneko epean, eta eten eginen da ebazteko epea. Eskaera zehazten ez badu, ulertzen da atzera egiten duela informazio eskaeran.
  • Eskaerako informazioak hirugarrenen eskubideak edo interesak ukitzen baditu, horiei jakinaraziko zaie. Hamabost eguneko epea izanen dute alegazioak aurkezteko. Orduan ebazteko epea etenen da. Interesdunek erantzuten ez badute, ulertuko da ez daudela ados eskatutako informazioa ematearekin.
  • Eskaerei erantzuteko epeak  araudietan zehaztuta daude. Honako hauek dira zehazki:
    • Oro har, Administrazioaren edo ebazteko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartu eta hilabeteko epean, gehienez.
    • Epe hori beste hilabetez luzatzen ahalko da, baldin eta, informazioaren bolumena eta konplexutasuna ikusita, ezinezkoa bada lehen adierazitako epean ematea. Kasu horretan, hamar eguneko epean eskatzaileari adierazi beharko zaizkio ebazpena epe horretan ematea justifikatzen duten arrazoiak.
  • Ebazpena 5/2018 Foru Legearen 42. artikuluan ezarritakoari lotuko zaio.

Eskaeran honako hau adierazi behar da:

  • Eskatzailearen nortasuna.
  • Eskatzen den informazioa (zehatz-mehatz).
  • Eskatutako informazioa eskuratzeko nahiago den modua edo formatua.
  • Harremanetarako helbide erabilgarri bat, eskaera dela-eta egiten diren komunikazioak bidaltzeko.
  • Zein departamenturi, entitateri, erakunderi eta abarri eskatzen zaion.

Gainera:

Eskatzaileak, nahi izanez gero, informazioa eskatzeko arrazoiak azal ditzake.

5/2018 Foru Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitazio hau informazio publikoa webguneko inprimakiaren bidez eskatzeko erabil daiteke.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Eskaera presentziala honela egin daiteke:

Informazio publikorako eskaerak eskatutako informazioaz arduratzen diren unitate organikoetara bideratuko dira.

Harremanetan jartzeko

Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua
Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia
Karlos III.a etorb., 2, bigarren solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 426 174
Posta elektronikoa: transparencia.gobierno.abierto@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.