GAL-MAL sariak, gazteriaren arloko unibertsitate-ikasketen amaierako lan onenentzat

IV. Edizioa

Oinarrizko informazioa

30 urtera bitarteko gazte guztiak, Nafarroan bizi eta Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrak badira eta unibertsitateko ikasketen amaierako lana egina badute (Gradu Amaierako Lana-GAL edo Master Amaierako Lana-MAL), gai nagusitzat biztanleria gaztea (14-30 urte) espreski duena eta Humanitateen eta Gizarte Zientzien jakintza-arloan Nafarroako gazteriari buruzko eduki edota ondorio garrantzitsuak lantzen dituena, adibidez, disziplina hauek barne hartuz, soziologia, hezkuntza, psikologia, ekonomia, gizarte-lana, komunikazioa, etab.

Betebeharrak

Aurkeztutako lanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Nafarroan erroldatutako ikasleek eginak izan behar dira, kontuan hartu gabe zer unibertsitatetan egin diren ikasketak.
  • GAL edo MAL bati eskatutako baldintza guztiak bete behar dituzte, eta fakultatean edo zentroan dagokien ebaluazioa gainditua izan.
  • Gazteengan (14-30 urte) espreski zentratzen diren gai nagusi bat edo batzuk izan beharko dituzte, baita  Nafarroako gazteei buruzko eduki edota ondorio garrantzitsuak eman ere.
  • Gradu edo master amaierako lanaren ebaluazioan lortutako puntuazioak 8,00 edo handiagoa izan beharko du.
  • Unibertsitateko ikasketen amaierako lana 2023-2024 ikasturtean aurkeztua eta defendatua egon behar da.
  • Nafarroako Gazteriaren Institutuaren (NGI) GAL eta MAL sarien aurreko edizioetan lan bera aurkeztu ez izana.
  • Lanek Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntzetako batean idatzita egon behar dute, ezin dira beste lehiaketa batzuetan sarituak izan.
  • Lanek banakakoak izan beharko dute (taldeka egin edo sinatu gabekoak), baita originalak ere (beste GAL edo MAL batzuen kopia diren lanak automatikoki kanpo geratuko dira).

 

Aurkeztutako lan bakoitzak gehienez 100 puntu lortzen ahal ditu, eta onartua izateko gutxienez 50 puntu lortu beharko ditu.

Lan kategoria bakoitzean (GAL eta MAL) egindako lanik onena eta akzesit bat aintzatesiko dituzte sariek, hurrengo banaketa eta zenbatekoekin:

  • GALaren lehen saria: 1.500 euro
  • GAL akzesita: 500 euro
  • MALaren lehen saria: 1.500 euro
  • MAL akzesita: 500 euro

Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztuko da:

  • NAN/AIZeren kopia.
  • Nafarroan erroldatuta egotearen ziurtagiria.
  • Unibertsitateko ikasketen amaierako lana egina izatea frogatzen duen titulazioa, oinarri hauen 2. puntuan zehazten den bezala.
  • Lortutako kalifikazioa 8,00 edo handiagoa dela frogatzen duen agiria.
  • Unibertsitateari aurkeztutako unibertsitate-ikasketen amaierako lanaren kopia.
  • Gradu edo master amaierako lanaren gaia, justifikazioa, egiteko prozesua eta ondorioak azaltzen dituen 2 eta 3 minutu arteko bideo bat.
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (TOE) ziurtagiria bankuerankunde batek ziurtatu eta sinatua.

40E/2024 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Yanguas y Miranda kalea, 27, behea
31003 Iruña
Telefonoa: 848 423 900
Posta elektronikoa: juventud@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.