Euskara ikasteko laguntzak helduentzat, 2023an eta 2024ko lehen seihilekoan

Oinarrizko informazioa

  • Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan erroldatuta dauden deialdia argitaratzen den egunean.
  • Salbuespenak:
    • Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.
    • Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, berariazko laguntzak dituzte-eta.

Modalitate bakoitzaren xehetasunak:

Modalitatea Ikastaroen hasiera-tartea Eskaerak aurkezteko epea Ikastaroa noizko bukatu behar Bertaratze agiria noizko aurkeztu behar
A modalitatea 2023/01/01 – 2023/08/27 2023/05/02 – 2023/08/31 2023/09/30 2023/10/15
B modalitatea                               2023/08/28 – 2023/12/01 2023/10/01 – 2023/11/30 2024/06/30 2024/07/15

 

Bi modalitateen beste xehetasun batzuk:

  • Ikastaro estentsiboen, trinkoen eta barnetegien laguntza moduluak:
    • 40 eta 79 ordu bitartekoak, 90 eurora arte.
    • 80 eta 200 ordu bitartekoak, 180 eurora arte.
    • 201 eta 270 ordu bitartekoak, 280 eurora arte.
    • 271 eta 400 ordu bitartekoak, 380 eurora arte.
  • Autoikaskuntzako ikastaroen laguntza moduluak:
    • 100 eta 189 ordu bitartekoak, 180 eurora arte.
    • 190 eta 250 ordu bitartekoak, 280 eurora arte.
  • Berariazko ikastaroen laguntza moduluak:
    • 40 eta 100 ordu bitartekoak, 180 eurora arte.
    • 101 eta 200 ordu bitartekoak, 280 eurora arte.
    • 201 eta 400 ordu bitartekoak, 380 eurora arte.
  • Konpromisoak:
    • Ikasleak gutxienez ikastaroaren %80ko bertaratzea eduki behar du laguntza jasotzeko.
    • Ikasleak dirulaguntza osoa ala zati bat itzuli beharko du beste dirulaguntzaren bat jasotzen duenean gainfinatziatzioa gertatzen bada, ala datuak faltsutuz lortu badu.
  • Eskaerek konprometitutako dirua (40.000 euro A modalitatean, ala 310.000 B modalitatean) gainditzen badute, prorrata eginen da.
  • Esleipena: esleipenean ikasle bakoitzari dagokion diru kopurua jakinaraziko zaio.
  • Deialdi honetan ikastaro baterako baino gehiagorako laguntza eskatzen ahal da. Kasu horietan laguntzak ordainketa bakar batean batu eginen dira.

Aurkeztu beharreko nahitaezko agiriak:

  • Eskabidea telematikoki beteta.
  • Beste modu batera egiten bada, eskabidea beteta eta sinatuta (kasuan kasu: paperean, pdf formatuan, eskaneatuta ala argazkien bidez erantsita).
  • Matrikularen agiria: nahitaez datu hauek agertuko dira: euskaltegia, modalitatea, hasiera, bukaera eta ordu kopurua.
  • Ordainketa agiriak: aurkeztutako ordainagirien batura gutxienez jasoko den laguntzaren adinekoa izan beharko da.
  • Ikastaro baterako baino gehiagorako laguntza eskatuz gero, aski da dokumentazio guztia eskaera bakar batean jasotzea.

Gainerako agiriak (eskatzaileak hurrengo agiriak aurkeztea saihesten ahal du eskabidean Euskarabideari datuak lortzeko baimena ematen badio):

  • Errolda agiria.
  • Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak egunean izateko agiria.
  • Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izateko agiria.
  • Bertaratze ziurtagiria (A modalitatean, eskabidearekin batera ala 2023ko urriaren 15erako; B modalitatean, 2024ko uztailaren 15erako).

 

Eskabideak aurkezteko era: lehentasunez orrialde honetako ESKATU botoiaren bidez.

Aurkezteko beste modu batzuk:

  • Bide telematikoa erabiltzen ez bada, eskabidea inprimatu behar da, datuak bete eta sinatu.
  • Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan, ala Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aurreikusitako moduetako edozeinen bidez.
  • Posta bulego batean bi aukera hauetako baten bidez egin daiteke:
    • ORVEren bidez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Erregistrora zuzenduta (10007835 kodea).
    • Gutun-azal ireki batean, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezazkioten. Gutuna Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura bidaliko da.

47E/2023 Foru Agindua, deialdia onesten duena.

Emaitzak

  • 4/2023 Ebazpena, 3/2023 Ebazpeneko akatsa zuzentzen duena (Argitalpen-data: 2023/12/11).
  • 3/2023 Ebazpena, A modalitatea ebazten duena (Argitalpen-data: 2023/11/13).
Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Paulino Caballero kalea 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 60 71
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time