Esperimentaziorako (irakaskuntza barne) erabiltzen, hazten edo hornitzen diren animaliekin aritzeko trebakuntza mantentzen dela egiaztatzea

Se acredita la impartición de cursos de formación que actualice la capacitación inicial en el manejo de estos animales

Oinarrizko informazioa

Esperimentaziorako erabiltzen, hazten edo hornitzen diren animaliekin aritzen diren langileak

Eginkizunak gauzatzeko hasierako gaikuntza etengabeko prestakuntzako jardueren bidez mantenduko da.

Trebakuntza aitortu duten organo eskudunei dagokie, gutxienez zortzi urtean behin, gaikuntza mantentzen dela egiaztatzea.

Etengabeko prestakuntzako jarduerek honako prestakuntza ordu hauen baliokideak izan beharko dute, gutxienez:

  • a) eginkizuna: 20 ordu 8 urtean
  • b) eginkizuna: 25 ordu 8 urtean
  • c) eginkizuna: 45 ordu 8 urtean
  • d) eginkizuna: 40 ordu 8 urtean
  • e) eginkizuna: 90 ordu 8 urtean
  • f) eginkizuna: 90 ordu 8 urtean

Prozeduraren urratsak:

  • Dokumentazioa jasotzea.
  • Eskatutako baldintzak betetzen diren aztertzea eta egiaztatzea.
  • Atalaren txostena.
  • Ebapena.
  • Ebazpena interesdunari helaraztea.
  • Eskaera
  • Eskaeraren eranskina
  • Erantsitako dokumentazioa: diplomak edo bertaratze ziurtagiriak, trebakuntzaren edukia eta iraupena zehaztuta
  • ECC/566/2015 Agindua, saiakuntzak egiteko eta zientziazko beste helburu batzuetarako (irakaskuntza barne) erabiltzen, hazten edo hornitzen diren animaliekin aritzen diren langileek bete beharreko trebakuntza baldintzak ezartzen dituena.
  • 53/2013 Errege Dekretua, saiakuntzak egiteko eta zientziazko beste helburu batzuetarako (irakaskuntza barne) erabiltzen diren animaliak babesteko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzintza Zerbitzua
Lagun Egiteko eta Esperimentatzeko Animalien Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 225
Posta elektronikoa: animales.compania@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.