Esperimentaziorako animaliekin lotutako eginkizun hauetakoren bat modu autonomoan (inork gainbegiratu gabe) betetzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak izatean datza trebakuntza:
- Animaliak zaintzea
- Animalien eutanasia
- Prozedurak gauzatzea
- Prozedurak diseinatzea
- Animalien ongizatea eta zaintza “in situ” gainbegiratzeko erantzukizuna bere gain hartzea
- Izendatutako albaitariaren zereginak bere gain hartzea
Trebakuntza lortzeko, 3 baldintza hauek bete behar dira:
- Unibertsitateko titulazioa izatea (d, e eta f eginkizunetarako bakarrik)
- Eginkizun bakoitzeko moduluetan aitortutako ikastaro teoriko-praktikoak gainditzea (eginkizun guztiak)
- Zenbait eginkizun -a), b) eta c) eginkizunak- gainbegiratuta egitea denbora batez.
Oharra: lan hori ikastaroa amaitutakoan egin behar da; ez du loturarik ikastaroarekin, ez eduki teorikoekin ez praktikekin, eta ez da ikastaroaren parte. Ikastaro bat gainditu duten pertsonak trebakuntza lortu aurretik has daitezke lanean, baina lantokiko pertsona batek gainbegiratuta. Eskatzaileak modu autonomoan lan egiteko trebetasunak eskuratzen dituenean lortuko du trebakuntza; hau da, gainbegiratze aldia gainditzen duenean eta zentroak ziurtatzen duenean.
Hala ere, eginkizun jakin batzuetan, nahikoa da lanbide heziketako titulu bat edo profesionaltasun ziurtagiri bat izatea.
566/2015 Aginduaren lehenengo xedapen iragankorrak indargabetuta dagoen 1201/2005 Errege Dekretuan ezarritako kategoriak aitortzea ezartzen du, eta kategoria bakoitzak bere gain har ditzakeen eginkizunak zehazten ditu.
Prozeduraren urratsak:
- Dokumentazioa jasotzea.
- Eskatutako baldintzak betetzen diren aztertzea eta egiaztatzea.
- Atalaren txostena.
- Ebazpena.
- Ebazpena interesdunari helaraztea.