Dirulaguntzaren xedeko proiektuak gauzatzeko epea 2025eko martxoaren 1etik 2026ko urtarrilaren 20ra arte izanen da.
Eskatu beharreko gehieneko zenbatekoa:
- Emakumeen elkarteak: 10.000 euro
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta beste elkarteak: 5.000 euro
Ohiko galderak.
Eskabideak
Eskabideek proiektu osoa aurkeztuko dute, hau da, 2026ko urtarrilaren 20ra arte gauzatuko diren jarduera guztiak. Bereizita agertu beharko dute urriaren 31ra arte egiten diren jarduerek eta 2025ko azaroaren 1etik 2025eko urtarrilaren 20ra bitartean garatzen diren jarduerek. Garrantzitsua da ondo planifikatzea jarduerak gauzatzeko epeak; izan ere, behin eskabidea aurkeztuta, ezin izango da epe batetik bestera igaro.
Ezin izango da inola ere lehen aldiko jarduerarik ordaindu azken likidazioan (2026ko urtarrila).
Justifikazioa
Justifikazioak 2 epe-muga ditu:
- 2025eko urriaren 31a arte egindako jarduerak. Aurkezteko epearen muga: 2025eko urriaren 31a.
- 2025eko azaroaren 1tik 2026ko urtarrilaren 20ra egindako jarduerak. Aurkezteko epearen muga: 2026ko urtarrilaren 31a.