Elikakatearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurriei buruzko Legeak aukera ematen dio edozeini araudi horren ustezko ez-betetzeen berri emateko.
Legeak hainbat arau-hauste jasotzen ditu, hala nola kontratuan hitzartutako prezioa ez ordaintzea, ekoizpen-kostuen azpitik ordaintzea, epez kanpo ordaintzea, kontratuetan hitzartu gabeko aldaketak egitea, produktuen entregak bertan behera uztea garaiz abisatu gabe, merkataritza-sekretuak ezagutaraztea eta abar.
Informazio hori aurkez daiteke salaketa formal bat eginda, edo informazioa isilpean emanda, zantzu gisa.
Bi kasuetan:
- Interesdunari hilabeteko epean jakinaraziko zaio zer ekintza eginen diren erreklamazioa bideratzeko.
- Kasua aurrera eramateko arrazoirik ez badago, interesdunari 9 hilabeteko epean jakinaraziko zaio.
- Pertsonen identitatearen babesa bermatzen da, bai administrazio-bidean, bai auzibidean, halakorik bada.