Eskabidea nahitaez telematika bidez aurkeztuko da; horretarako, tramitazio elektronikoan eskuragarri dagoen formularioa erabiliko da ("Eskatu" botoian).
Eskatzaileak edo haren legezko ordezkariak baimena eman ahal izango du Estatuko Administrazio Orokorrean eta beste Administrazio Publiko batzuetan eskuragarri dauden datuak telematikoki kontsultatzeko, honako datu hauek zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko: identifikazio-datu guztiak, egoera pertsonal, akademiko eta familiarrak, eta errenta-datuak eta ondare-datuak, beka-eskaera ebazteko beharrezkoak direnak. Horretarako, berariaz adierazi beharko dute eskabidean.
Aurka eginez gero edo baimenik ematen ez bada, dokumentazio hau aurkeztu beharko da, pdf formatuan:
- Nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia
- Zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria.
- Errolda-ziurtagiria
- Masterrean sartzeko aukera ematen duen graduko espediente akademikoaren batez besteko nota egiaztatzen duen dokumentua.
- Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak 2025-2026ko deialdirako emandako unibertsitate-ikasketetarako beka orokor bat eskatu izanaren egiaztagiria.
- Mastearren matrikula-frogagiria
- 2024ko PFEZaren aitorpena Nafarroan
- Hala badagokio, eskatzailearen desgaitasun-ziurtagiria
- Hala badagokio, familia ugariaren titulu ofiziala
- Hala badagokio, guraso bakarreko familiaren titulu ofiziala
- Egoki iritzitako beste dokumentu eta ziurtagiri batzuk
Eskabidea legezko ordezkari batek aurkezten badu, ikaslearen beraren ordez: