Dirulaguntzak, oreka eta ekitatea xede dituzten lurralde-proiektu berriak egiteko, herritar kalteberi zuzenduak

Oinarrizko informazioa

Berezko nortasun juridikoa duten irabazteko asmorik gabeko entitateak, honako baldintza hauek betez gero:

  • Egoitza Nafarroako Foru Komunitatean izatea edo jarduerak bertan egitea deialdi hau argitaratu baino urtebete lehenagotik, gutxienez.
  • Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.

Programaren hartzaileak

  • Luzaroko langabeak.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonak.
  • Gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden eta Bizitzeko Gutxieneko Errenta (BGE) edo Errenta Bermatua (EB) jasotzen dutenak.

Diruz lagundutako proiektuak

Dirulaguntza jasotzeko, proiektua honako dirulaguntza-lerro hauetako batekoa izan behar da:

  • A. Luzaroko langabeentzako proiektuak.
  • B. Gainerako herritar zaurgarrientzako proiektuak.

Programaren edukia

Proiektu horietan laneratzeko banakako ibilbide pertsonalizatuak diseinatu eta ezarriko dira; proiektu horiek barne hartuko dituzte enplegua bilatzeko eta prestakuntzarako orientazio eta laguntza-ekintzak, eta, behar denean, laneratzea errazteko beste ekintza batzuk ere bai.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa 6.000 eurokoa izanen da, gehienez, diseinatutako ibilbide pertsonalizatua amaitzen duen parte-hartzaile bakoitzeko, oinarrian ezartzen den bezala.

Instrukzioa eta tramitazioa

Prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzuari dagozkio.

Espedienteak eskaerak aurkezten diren hurrenkerari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira, aurrekontuetan horretarako dirua dagoen bitartean. Baliagarri dauden aurrekontu-baliabideak agortzen badira, eskaerak ezetsi eginen dira.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Deialdi honetan ezartzen diren dirulaguntzak emateko prozedura banakako ebaluazioaren araubidea izanen da. Prozedura hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta oinarri arautzaileetan ezartzen denarekin bat etorriko da.

Dirulaguntzaren eskaera “Eskatu” botoiaren bidez betetzen da; horrekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. Diru-laguntzaren eskaera (I. eranskina)
  2. Laneratzeko proiektu integratua deskribatzen duen memoria (II. eranskina)
  3. Suspertze, eraldatze eta erresilientziarako planaren jarduketak egiteko konpromisoari buruzko adierazpena, ereduaren arabera egina (III. eranskina)
  4. Datuak laga eta tratatzeko adierazpena, suspertze, eraldatze eta erresilientziarako planeko (SEEP) jarduketak egiteari dagokionez, ereduaren arabera egina (IV. eranskina)
  5. Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, “Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera” izeneko inprimakia.

Ondoren, emakida jakinarazi eta hilabeteko epean, honako hauek aurkeztuko dira, "Zuzendu edo dokumentuak aurkeztu" botoiaren bidez:

  • Akats zuzenketa DDBN identifikazioan.
  • 25407E/2022 Ebazpena, 2023ko gastua baimendu eta oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
  • 9467E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzen baitira.
  • 5634/2021 Ebazpena, zeinaren bidez oinarri arautzaileak eta deialdia onesten baitira.
  • HFP/1030/2021 Agindua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duena.
  • HFP/1031/2021 Agindua, Estatuko, erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek hornitu beharreko informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen duena, jarraipena egiteko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien mugarri eta helburuei zein neurrien aurrekontu eta kontabilitatearen betetze-mailari.
  • 2016/679 (EB) Erregelamendua eta 3/2018 Lege Organikoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa.
  • 5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.
  • 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzua
Orientazio Atala
Telefonoa: 848 42 16 65
Helbide elektronikoa: orientacion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.