Onuradunek Nafarroan erroldatuta egon beharko dute deialdia argitaratu aurretik, eta unibertsitate-ikasketetarako hezkuntzaren arloan eskumena duen Ministerioaren beka orokor baten eskatzaile izan beharko dute 2023/2024 ikasturtean. Gainera 8,5 puntuko edo gehiagoko nota izan beharko dute unibertsitatean sartzeko. Familiaren errenta erabilgarriak ezin izango ditu gainditu deialdiaren oinarrietan zehazten diren zenbatekoak.
Beka hau ez da bateragarria izango helburu bererako ematen den beste edozein laguntza edo diru-sarrerarekin, ezta norberaren edo besteren konturako lanaren errentekin ere.
Pertsona eta ikasturte bakoitzeko emango den bekaren zenbatekoa 9.500 eurokoa izango da, bai lehenengo emakidan, bai hurrengoetan.
Onuradunak ikasturte bakoitzean matrikulatutako kreditu guztiak gainditu beharko ditu, eta, ikasturte bakoitzerako beka berritzeko, Ministerioak emandako unibertsitate-ikasketetarako beka orokorren onuradun izaten jarraitu beharko du.