Diru-laguntzak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat 2024-2025 ikasturteko eskola oporraldietarako

Gabonetan, Aste Santuan eta udan hezkuntza jardueretan inskripzioa egiteagatik eta parte hartzeagatik sortzen diren gastuak ordaintzeko laguntza, izan administrazio publikoek antolatuak, izan irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek antolatuak.

Oinarrizko informazioa

Ikasleak 3 urtetik 21 urtera bitartekoak izanen dira (2025eko abenduaren 31rako urteak beterik izatea). Gainera, honako baldintzak bete behar dituzte:

  • Desgaitasunaren egiaztagiria izatea edo EDUCAn erroldatua egotea hezkuntza premia bereziak izateagatik (desgaitasunari lotutako ardatzarekin), edo hori berresteko edo baztertzeko prozesu diagnostiko batean egotea.
  • Ohiko bizilekua Nafarroan izatea.

70.000 euro izanen dira guztira. Oporraldi bakoitzerako gehieneko gastu hauek ezarri dira:

  • 2024-2025 ikasturteko Gabonak: 15.000 euro
  • 2025eko Aste Santua: 10.000 euro
  • 2025eko uda: 45.000 euro

Eskaerak aurkezteko hiru epe irekiko dira, bat oporraldi bakoitzeko:

2024/2025eko Gabonak    2025eko otsailaren 3tik 14ra
2025eko Aste Santua   2025eko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra
2025eko uda   2025eko abuztuaren 18tik irailaren 18ra 


Laguntza eskatzeko, behin eskaera epea zabaltzen dela, on-line eskaera bete beharko da, fitxa honetako "Tramitazioa" atalera sartuz. Sartzeko identifikazio modu hauek erabili beharko dira: ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa, Cl@ave edo EDUCA.

1. Laguntza eskatzen den lehen aldian aurkeztu beharreko agiriak. Ez da beharrezkoa izanen deialdi honetako beste oporraldietan aurkeztea:

  • Aitaren/amaren/legezko tutorearen NANaren fotokopia. NANik ez duten eskatzaileen kasuan, pasaportearen fotokopia.
  • Familia-liburuaren fotokopia. Guraso bereizien, dibortziatuen edo tutoreen kasuan, ikaslea eskaera egin duenaren mende dagoela ziurtatzen duen agiria erantsi behar da. Dibortzio kasuetan, zaintza guraso bakar bati dagokionean, dibortzioaren epaia.
  • Desgaitasunaren ziurtagiriaren edo orientatzailearen ziurtagiriaren fotokopia (bigarren kasuan, EDUCAren barrenean zein ardatzetan erroldatua dagoen adierazita), edo txosten medikoa, irizpen klinikoa edo susmo diagnostikoa azaltzen duena.
  • Haurra hezkuntza jardueran parte hartu baino lehenagoko bi urteetan Nafarroako Foru Komunitatean bizi izan dela frogatzen duen egiaztagiri ofiziala (erroldatzea).
  • Eskatzailearen familia unitateko kideek 2023ean aurkezturiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenen fotokopia osoa. Zaintza partekatua denean, bi gurasoen aitorpenen fotokopia.
  • Agiri bidezko ziurtapen ofiziala, fotokopia bidez, deialdi honen 9.3 puntuan azaldutako egoeretako batean dagoela adierazteko:
    • Familia ugaria edo gurasobakarra.
    • Parte-hartzaileaz aparte, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duen seme-alabaren bat izatea.
    • Familiak Errenta Bermatua jasotzea.
    • Eskatzailea genero-indarkeriaren biktima izatea.
  • Banku-titulartasunaren ziurtagiria.

2. Laguntzaren xede den oporraldi bakoitzean aurkeztu beharreko agiriak:

  1. II. eranskina: Onuradun izateko debeku egoeran ez dagoela dioen aitorpena.
  2. III. eranskina: Desgaitasuna duten ikasleek eskola oporraldian hezkuntza jarduereten parte hartzeko beharraren egiaztapen profesionala.
  3. IV. eranskina: Hezkuntza jarduerara joan dela eta ordaindu dela adierazten duen ziurtagiria.
  4. Hezkuntza jarduera antolatu duen entitatearen ziurtagiria, jardueraren ezaugarriak zehaztuko dituena: iraupen datak, jardueren liburuxka edo programa.
  5. V. eranskina: Erantzukizunpeko adierazpena.

3. Tramitazio telematikoa egitea ezinezkoa denean, eskabide orria eta gainerako dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte. Eskabide orri hori Inklusio Atalean eskatu beharko da.

116/2024 Ebazpena, 2024-2025 ikasturteko deialdia onesten duena.

Emaitzak

Concesión definitiva Navidad 2024-2025: 

  • Resolución 378/2025, por la que se resuelven definitivamente y se ordena el abono de las ayudas para el periodo de Navidad 2024-2025 (publicado el 13/06/2025)
  • Anexo Navidad 2024-2025: relación de ayudas concedidas y denegadas definitivamente y los códigos de denegación. La relación está ordenada por número de DNI de la persona que formuló la solicitud.

Concesión provisional:

  • Resolución 146/2025, por la que se resuelven provisionalmente las ayudas para el periodo de Navidad 2024-2025 (publicado el 25/03/2025).
  • Anexo Navidad: relación de ayudas concedidas y denegadas provisionalmente y los códigos de denegación. La relación está ordenada por número de DNI de la persona que formuló la solicitud (madre, padre o tutor/a).
  • Reclamaciones y subsanaciones: del 26 de marzo al 8 de abril, ambos inclusive.
Harremanetan jartzeko

Inklusio Atala
Santo Domingo kalea z/g
31001 Iruña
Telefonoak: 848 421 766 / 848 426 620 / 848 426 658 (Arreta emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30)
Posta elektronikoa: inclusion.educacion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.