DBHko eta Batxilergoko ikasleen aurreinskripzioa eta matrikula. Epez kanpo. 2025-2026 ikasturtea

Ohiz kanpoko epea - Abuztua

Oinarrizko informazioa

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoek edo legezko ordezkariek eskatu ahal izango dute plaza. Ahal dela, telematikoki izapidetuko da, Educa Atariaren bidez. Onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxetan ere egin ahal izango da.

PLAZA ERABILGARRIAK DITUZTEN IKASTETXEETAN BAKARRIK, baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleentzat:

a) Bizileku aldaketa justifikatzen badute eskabideak aurkezteko epe arrunta bukatu ondoren, hots 2025/03/29ren ondoren. Posta kodearen aldaketa dokumentuen bidez frogatu beharko da, errolda ziurtagiriaren kopia baten bidez, non ikasleak erroldatuta agertu behar baitu eta, gutxienez, aita, ama edo legezko tutoreetatiko bat.

b) Ikaspostuetarako eskabideak aurkezteko epe arruntean aurkeztu eta ikaspostua lortu badute, baina matrikula egiteko ezarririko epeetan matrikularik formalizatu ez badute.

c) Ikaspostuetarako eskabideak aurkezteko epe arruntean eskabidea aurkeztu badute, baina ikasleak onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu badira edota Nafarroako hezkuntza sisteman ikasposturik ez badute.

d) Indarrean dagoen araudiaren arabera, hizkuntza-eredua aldaketa eskaera egitea.

** OHARRA: aurrez izena emateko epea hasi aurretik aktibatuko dira: estekak.

Aurrez izena emateko prozesua abuztuaren 21ean eta 22an izaten da, eta honela egin daiteke:

  • Aurreinskripzioa online (gomendatua), aurrez izena emateko epean zehar orri honetako Tramitazioa atalean gaitzen den estekaren bidez.
  • Aurrez izena ematea, aukeratu duzun edozein ikastetxetan.

Onarpen-prozesuari buruzko informazioa:

Ikastetxeei buruzko informazioa:

Nahitaezko dokumentazioa

  • Eskabide-orria:
    • Aurreinskripzioa online egitea aukeratzen baduzu, orri honetako Tramitazioa atalean gaitzen den web inprimaki bat bete behar duzu aurrez izena emateko epean.
    • Aurreinskripzioa aurrez aurre egitea aukeratzen baduzu, eskabide-inprimaki hau deskargatu eta aukeratu duzun zentroren batean entregatu behar duzu, beteta, sinatuta eta eskatutako dokumentazioarekin batera.
  • Familia-liburuaren fotokopia edo familia-lotura egiaztatzen duen beste edozein dokumentu (ikaslearen jaiotza-ziurtagiria, pasaportea, NAN edo AIZ).
  • Ikaslea eta, gutxienez, gurasoetako edo legezko tutoreetako bat erroldatuta dagoela adierazten duen errolda- edo bizikidetza-ziurtagiria. Egoitza-aldaketa ezarritako datetan justifikatu behar denean bakarrik aurkeztu beharko da (2025/03/28aren ondoren).
  • Ikasleari hizkuntza-eredua aldatzeko baimena ematen dion ebazpena, familiak ikastetxez aldatzeko eskaera aurkezten badu.

Beste dokumentu batzuk

  • Hezkuntza-laguntzaren berariazko premiak dituzten ikasleak direla egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala. Ez da beharrezkoa dokumentazio hori aurkeztea ikaslea Educan erroldatuta badago baldintza horrekin; Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkezten du.
  • 57/2025 Ebazpena, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesuaren deialdia egin eta garatzen baita, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2025-2026 ikasturtean.
  • 26/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
  • 35/2024 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Nazioarteko Batxilergoko irakaskuntzak arautzen dituena.
  • 33/2021 Foru Dekretua, zeinak arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko.
  • 46/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez garatzen baita Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
  • 80/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.
  • 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
Harremanetan jartzeko

Eskolatze Bulegoa
Posta elektronikoa: nescolar@navarra.es
Telefonoak:

  • Familientzako arreta:
    • 848 426 617
    • 848 426 986
  • Admisitrazioa:
    • 848 423 238
    • 848 423 239
    • 848 426 983
    • 848 428 922

Argibide eta Agiri Bulegoa
Telefonoak: 848 426 616 / 848 426 516 / 848 426 400

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.