Nafarroako Ogasuneko organo administratiboek emandako egintza irmoen kontra eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboaren ebazpen irmoen kontra interesa dutenak, inguruabar hauetako bat tartean dagoelarik:
Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzen badira, ebatzitakoan akatsa egin dela agerian uzten dutenak, errekurtsoaren xedeko egintza edo ebazpena eman ondokoak izanda ere edo ebazpena emateko garaian agiri horiek aurkeztea ezinezkoa bazen ere.
Epai judizial irmo baten bidez deklaratzen bada faltsuak direla zenbait agiri edo testigantza, funtsezko eragina izan dutenak errekurtsoaren xedeko ebazpenean. Epai hori ebazpena eman aurrekoa edo ondokoa izan daiteke.
Epai judizial irmo baten bidez deklaratzen bada ebazpena hauetako baten ondorioz eman dela: prebarikazioa, funtzionario eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo beste jokabide zigorgarri bat.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Errekurtsoaren eskabide orokorra, non adierazi behar baitira errekurtsogilearen izen-abizenak eta jakinarazpenetarako helbidea, errekurtsogileak edo haren ordezkari gisa diharduenak sinatua (ordezkaritza hori egiaztagiri bidez frogatu behar da):
Errekurritutako administrazio-egintza hori identifikatu egin behar da, eta/edo haren kopia aurkeztu.
Errekurtsoa eragin duten gertakari eta egitateak labur eta zehatz azaldu behar dira, banan-banan, eta argi eta garbi adierazi behar da zer eskatzen den.
Lortu nahi den helbururako oinarritzat balio duten agiriak ere aurkezten ahal dira.
Gainera, aurkaratutako egintza etetea eskatzen bada, eskaera horrekin batera aurkeztu behar dira, kasu horretan, jarritako bermeen frogagiriak: zorren betearazpena eteteko abal solidarioaren eredua.
Araudia keyboard_arrow_down
85/2018 Foru Dekretua, Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorra egintzak administrazio bidean berrikusteari dagokionez garatzeko Erregelamendua onesten duena.
Errekurtsoa hiru hilabeteko epean jarri behar da, funtsezko balioa duten dokumentuak daudela edo epai judizialaren irmotasun-data zein den jakin ondoren.