Zozketak eta tonbolak antolatzea eta ustiatzea

Oinarrizko informazioa

  • Erakunde publiko edo pribatuak, toki-erakundeak edo beste korporazio eta erakunde batzuk.
  • Pertsona fisikoak edo juridikoak.

Sarien zenbateko osoa kontuan hartuta, ausazko konbinazioak honela sailkatzen dira:

  • Munta txikikoak:
    • Sarien zenbateko osoa 1.800 eurotik beherakoa denean.
    • Jokoa arautzen duen agintaritzari aldez aurretik jakinarazi behar zaio.
  • Zenbateko handiagokoak:
    • Sarien zenbateko osoa 1.800 eurokoa edo handiagoa denean.
    • Jokoa arautzen duen agintaritzaren aldez aurreko baimena behar da.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea:

  • Munta txikiko zozketak eta tonbolak: hasiera-data baino hilabete lehenago aurkeztu behar da jakinarazpena.
  • Zenbateko handieneko zozketak eta tonbolak: eskaera eta dokumentazioa hasiera-data baino hilabete lehenago aurkeztu behar dira.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atala
Zaragozako errepidea, 3,5 km
31191 Cordobilla
Telefonoak: 848 426 869 / 848 426 969
Posta elektronikoa: jepar@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.