Elektrizitate, gas eta ur kontagailuak egiaztatzea

Saiakuntza metrologikoak egiteko eskatzea, kontagailuan izan daitezkeen neurketaren gaineko akatsak egiaztatze aldera

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisikoak eta juridikoak.

Prozedura honen bidez, agintaritza eskudunak baimendutako laborategi independente batek egiaztatzen du elektrizitate, gas eta ur kontagailuek behar bezala funtzionatzen dutela.

Soilik kontagailuaren neurketa akatsak jasotzen dira, ez instalazioaren matxurak, ezta kontagailuaren irakurketa akatsak ere (kontsultatu Kontsumoan).

Ordaindu egin behar da. 2025eko prezioak:

  • Elektrizitate kontagailua egiaztatzeko kostua: 153,44 euro
  • Gas kontagailua egiaztatzeko kostua: 157,51 euro
  • Ur kontagailua egiaztatzeko kostua: kontsultatu (emariaren arabera)

Prozeduraren urratsak (prozesua modu grafikoan ikusi): 

  • Eskaera jaso ondoren, Nafarroako Gobernuak interesdunei jakinarazten dizkie egiaztapenaren onespena eta baldintzak, eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentrora (CEIN) - Metrologia legalaren eremua - igorriko du egiaztapenerako eskaera.
  • CEIN - Metrologia legalaren eremua harremanetan jarriko da eskatzailearekin saiakuntzaren kostua eta kobratzeko modua adierazteko.
  • CEIN - Metrologia legalaren eremuak, enpresa banatzailearekin batera, egiaztatu beharreko kontagailua kenduko du.
  • CEIN - Metrologia legalaren eremuak laborategi bat esleituko du saiakuntzak egiteko. Saiakuntzak egin ondoren, horien gaineko txostenak bidaliko dizkio Nafarroako Gobernuari.
  • Nafarroako Gobernuak alderdiei jakinaraziko dizkie saiakuntzen emaitzak, adieraziz positiboak ala negatiboak izan diren.

Online aurkezten den eskabideari honako agiri hauek erantsi: 

  • Erreklamazioaren xede diren fakturak.

 

ICT/155/2020 Agindua, Estatuak zenbait neurketa-tresnari ezarritako kontrol metrologikoa arautzen duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Harremanetarako Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua
Telefonoa: 848 420 870
Posta elektronikoa: metrologia@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Verificación de contador eléctrico

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.