Epea:
Aitorpena honako epearen barruan aurkeztu behar da: zergaldia amaitzen denetik, bosgarren hilabeteko lehenengo egunean hasi eta zazpigarren hilabeteko hogeita bosgarren eguna arte.
Jarraibideak:
"Tramitatu" botoia sakatuta, aitorpena egiteko aukera ematen duen laguntzako programa deskarga daiteke. Horretarako, jarraitu honako urratsak:
- Deskargatu modulu guztiak eta exekutatu adierazitako modulua. Programa dagoeneko instalatuta baldin badago, deskargatu beharreko moduluak "Eguneratzea"ri dagozkionak izango dira.
- Behin instalatu ondoren, zure idazmahaian sortutako ikonotik sar zaitezke laguntzako programara. Segurtasunagatik, erabiltzailea eta pasahitza sortu behar dituzu, aurrerago sartu behar zarenerako.
- Aurkezlearen eta subjektu pasiboaren hasierako datuak sartu ondoren, sar zaitez interesatzen zaizun eredura (S90 edo 220), sozietateen zergaren ereduen zerrendatik.
- Eredua bete eta amaierako balidazioa egiten duzunean, bidal ezazu telematikoki, "Internet" aukera sakatuta.
- Bidalketa elektronikoa egiteko, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar duzu. Horiek erabiltzeko, beharrezkoa da zure ekipo informatikoan capicom osagaia (Explorer erabiltzen baduzu) edo Java 1.6 runtime-a eta Java plugina (Firefox erabiltzen baduzu) instalatuta edukitzea.
- Behin bidaltzen duzunean, bidalitako aitorpenaren kopia eskura dezakezu, "Aitorpenen kontsulta" aukeraren bitartez.
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Internet bidez tramitatu behar da nahitaez.