Akatsak izaten ari dira harpidetzan, bai bilaketetan bai tramiteetan. Baliteke informazio-abisuak zure posta elektronikora ez iristea. Sistema berrikusten ari gara. Bitartean, mesedez, sartu aldian-aldian harpidetuta zauden tramiteetan, berritasunik espero baduzu.
Familietan esku hartzeko programa espezializatua
Familietan esku hartzeko programa espezializatua
Programa anbulatorioa, psikologia eta hezkuntza arlokoa, helburu duena gurasoei laguntzea beren seme-alaba adingabeekin hartu-emanean efikazagoak izan daitezen; horretarako, familia hezitzaile bat dago, informazioa, laguntza, aholkularitza eta prestakuntza baliatuz beharrezko abileziak eta trebetasunak aldatu, areagotu eta eskaini ditzan, adingabeen zaintza egokirako
Foru Komunitatean bizi diren familiak, familiako adingabeak babesgabetasun arriskuko egoeran daudenean eta heziketa arloko laguntzak beharrezko direnean, helburu hauek izanik: bigarren mailako prebentzioa, familia babestea (psikologia eta hezkuntza arloan esku hartuz eta guraso-gaitasuna landuz) edo familia elkartzea.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Hezkuntza esku-hartze indibidualizatu eta intentsiboa da (astean 9 ordu ere izan baititzake), eta egunero gizarte hezkuntzaren arloko profesional bat joanen da familiaren etxera.
Programa horietako gehienak bat datoz familia osoa dela beren arreta-unitatea, eta helburu orokor hauek partekatzen dituzte:
Indartzea familiak duen gaitasuna arrakastaz aurre egiteko bere bizi zikloko fase guztiei.
Familiako harremanen kalitatea hobetzea, senar-emazteen artekoa, guraso eta seme-alaben artekoa eta senideen artekoa barne.
Familiaren harremanen kalitatea hobetzea bere inguruarekin eta sostengu sozialaren sistemak indartzea.
Familian modu negatiboan eragin dezaketen estres faktoreak gutxitzea, eta familiaren gaitasuna indartzea arazoei modu eraginkorrean aurre egiteko.
Jarduketa esparrua
Nafarroako herri guztietan. Zerbitzua urteko lanegun guztietan ematen da, astelehenetik ostiralera, eta, salbuespen gisa bakarrik, aldi baterako, astebururen batean.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen/Auzo-unitateen/HNATen deribazio-txostena.
Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren proposamenaren balorazioa eta txostena.
Pertsonen Autonomiarako Garapenerako Nafarroako Agentziaren administrazio-ebazpena.