Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (600 eta 605 ereduak)

Oinarrizko informazioa

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, Hitzarmen Ekonomikoaren 38. artikuluan ezarritakoaren arabera, zergak Nafarroan ordaindu behar dituztenak.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko du nahitaez:

Online edo Laguntza Programarekin aurkeztuz gero:

  • Dokumentu publikoen kasuan, aitorpenaren xedeko egintza edo negozio juridikoa jasotzen duen dokumentu judizial edo administratiboaren kopia edo eskritura publikoaren kopia soila.
  • Dokumentu pribatuen kasuan, aitorpenaren xedeko egintza edo negozio juridikoa jasotzen duen dokumentuaren kopia.

Paperean aurkeztuz gero:

  • Aitorpenaren xedeko egintza edo negozio juridikoa jasotzen duen dokumentu judizial edo administratiboaren kopia autentikoa eta haren kopia soila, edo eskrituraren lehen kopia eta kopia soila.
  • Dokumentu pribatuen kasuan, aitorpenaren xedeko egintza edo negozio juridikoa jasotzen duen dokumentuaren bi ale, jatorrizkoa eta kopia, aurkeztu beharko dira.

Horrez gain, onura fiskalen bat aplikatu bada, hura aplikatzeko eskubidearen frogagiriak ere aurkez daitezke.

Tramitazioa

Epea:

  • Aurkezpena eta diru-sarrera (hala badagokio) egin beharko dira sortzapen dataren hurrengo bi hilabeteetan.
  • Heriotzaren ondorioz gozamenak eta pentsioak azkentzeari buruzko dokumentuak aurkeztu beharko dira gozamenduna edo pentsioduna hil eta hurrengo sei hilabeteetan, Espainian gertatu bada, eta hurrengo hamar hilabeteetan, atzerrian gertatu bada.

Jarraibideak:

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren gidaliburua.

600/605 ereduak telematikoki tramitatuz gero, nahitaez erantsi beharko da  goiko “Aurkeztu beharreko agiriak” atalean aipatutako dokumentazioa, aurkezpen-formularioan bertan (“Erantsi dokumentazioa” botoia).

Ordainketa tramitatu behar da aitorpena aurkeztu baino lehen, honela:

  • Online ordainketa, formularioaren beraren bidez.
  • Finantza-erakundearen EOZ (erreferentzia osoaren zenbakia) eskuratzea, bai aurrez aurre, bai erakundeak bezeroen eskura jartzen duen beste edozein bideren bitartez. EOZ errazago lortzeko, aurkezpen-formularioak berak aukera ematen du autolikidazioaren zirriborroa gordetzeko, datuak behar bezala beteta, eta zirriborroan agertzen den zenbatekoaren ordainketa-gutuna lortzeko ("Ordainketa-gutuna inprimatu” botoia).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

  • Aurkezpena eta diru-sarrera (hala badagokio) egin beharko dira sortzapen dataren hurrengo bi hilabeteetan.
  • Heriotzaren ondorioz gozamenak eta pentsioak azkentzeari buruzko dokumentuak aurkeztu beharko dira gozamenduna edo pentsioduna hil eta hurrengo sei hilabeteetan, Espainian gertatu bada, eta hurrengo hamar hilabeteetan, atzerrian gertatu bada.

Jarraibideak:

600 edo 605 eredua bete beharko da, dagokionaren arabera:

Jarraibideak, 600 eta 605 ereduak betetzeko.

Gainera, goiko "Aurkeztu beharreko agiriak“ atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Inprimakia bete ondoren eta, hala badagokio, kuota ordainduta, Nafarroako Foru Ogasuneko lurralde-bulego batera joan beharko da, hitzordua eskatuta, eta bertan itzuliko zaizkio zergadunari inprimakiaren kopia zigilatua, bai eta eskrituraren lehen kopia, dagokion erregistroan aurkez dezan, eta dokumentu juridizial edo administratiboaren kopia autentikoa, edo aurkeztutako dokumentu pribatuaren kopia.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.