Nekazaritzako gasolioa: hidrokarburoen gaineko zergaren kuotak partzialki itzultzeko eskabidea (G03 eredua)

Eskabidea egin aurreko urte naturalean zehar egindako nekazaritzako gasolioaren erosketetan aurrez jasandako edo ordaindutako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuotak itzultzeko eskabidea aurkezteko aukera ematen du; gasolioa, nekazaritzan erregai gisa erabili dena, baratzezaintza, abeltzaintza eta basogintza barne.

Oinarrizko informazioa

Ondorengo eskakizunak betetzen dituzten pertsona edo erakunde guztiei aplikatzen zaie:

  • Abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 50.1 artikuluaren 1.4 epigrafearen arabera zergapetutako gasolioa erabiltzeko eskubidea izan dutenak (nekazaritza erabilerako hobaridun gasolioa).
  • Gainera, Zergapekoen Erroldan jarduera horietarako inskribatuta egon beharko dute eskatzaileek itzulketari dagokion aldian, ondoren zehazten diren egoeratakoren batean:
    • "Abeltzaintza independentea" deritzon 0 dibisioan edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen 911 edo 912 epigrafeetan alta emanda egotea.
    • Jarduerak ez balu Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigraferik esleituta, F65 ereduaren bitartez, zergapekoen erroldan alta emanda egotea.
  • 11/2023 Foru Agindua, prozedura arautzen duena abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege-dekretuan aurreikusitako aldi baterako laguntza berezi hauek kudeatu eta ordaintzeko: nekazaritzako ekoizleek kontsumitzen duten gasolioaren prezioa ordaintzeko laguntza eta erabilera profesionaleko gasolioagatik hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partzialerako eskubidea duten errepide-garraioko enpresei produktu energetiko jakin batzuen prezioa ordaintzeko laguntza.
  • 47/2010 Foru Agindua.
  • 1165/1995 Errege Dekretua, egin beharreko kenkariak jasotzen dituena.

Tramitazioa

Epea:

Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 1ean zabaltzen da urtero eta preskribatzen denera arte egoten da zabalik, lau urtez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Internet bidez tramitatu behar da nahitaez.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.