Fundazio baten fundazio-agiriaren eta/edo estatutuen aldaketaren inskripzioa

Fundazioen fundazio-agiriaren eta/edo estatutuen edukian egin diren aldaketak inskribatzea, ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legearen arabera.

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatutako fundazioak, haien fundazio-agiria eta/edo estatutuak aldatu dituztenak.

  1. Inskribatutako fundazioek Erregistroari jakinaraziko dizkiote, inskribatzeko, patronatuak onetsi dituen aldaketa guztiak, baldin eta fundazio-agiriaren edo estatutuen edukia aldatzen badute.
  2. Aldaketa horiek egitea erabakitzen ahalko da, baldin eta fundatzaileek ez badute halakorik egitea debekatu, fundazioaren helburua errespetatzen bada eta komenigarria bada entitatearen interesei begira eta haren helburuak hobeki lortzeko.
  3. Gainera, estatutuak aldatzea erabaki beharko da fundazioaren eraketa ekarri zuten inguruabarrak halako moduan aldatu direnean, non ezinezkoa baita fundazioak haien arabera behar bezala jokatzea, salbu eta fundatzaileek kasu horretarako erabaki bazuten fundazioa azkendu beharra dagoela. Kasu horretan, azkentzea erabaki beharko du patronatuak. 
    Bi kasuetan, patronatua behartuta egonen da bere jarduketa arrazoitzera, eta ez badu jarduten, horrek ekar ditzakeen erantzukizunak hartuko ditu bere gain.
  4. Aldaketarako prozedura egokituko zaio estatutuetan beretan eta fundazioen foru-legerian ezarritakoari, eta horren eskritura publikoa eginen da.

 

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskabidea: Azaroaren 30eko 104/2022 Foru Dekretuaren 19. artikulutik 24.era bitarteko artikuluetan eta 29. artikuluan ezarritakoari egokituko zaio.
  2. Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, fundazio-agiriaren, estatutuen eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkeztea eskatuko da.
  3. Eskaera aztertzea: Nafarroako Fundazioen Erregistroak Babesletzaren, zerga-arloko departamentu eskudunaren edo fundazioen beste erregistro batzuen laguntza eskatzen ahalko du, egiaztatzeko egokiak direla fundazioaren izena, zuzkidura, helburuak eta jarduerak, edo egin beharreko inskripzioari eragiten dioten estatutuko beste eduki batzuk.
  4. Eskaera zuzentzea: Nafarroako Fundazioen Erregistroak inskribatzeko dagoen fundazioari eskatzen ahalko dio aurkeztu diren dokumentuak zuzentzeko. Hala egiten bada, ebazteko epea etenen da. 
  5. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  6. Ebazpena epean ez ebaztea: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.
  7. Baliabideak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko helegitea sartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.
  1. Eskabide orokorra
  2. Eskabidearekin batera, eta kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: 

  • Hasierako fundazio-agiriaren edo haien ondorengoen aldaketaren eskritura publikoa; notarioak kautotutako kopia edo benetako kopia elektronikoa ekarriko da. 
    • Hasierako zuzkidura aldatu bada, berariaz jaso behar da ekarpena egin dela, bai eta ekarpen-egilearen borondatearen adierazpena, zeinetan adierazten baita nahi duela hura hasierako zuzkiduran sartzea. 
    • Fundazio-zuzkiduraren aldaketa ez bada diruzkoa, aditu independente batek egindako balorazioa gehituko da eta hartan honako hauek adieraziko dira: diruzkoak ez diren ekarpen bakoitzaren deskribapena eta, kasua bada, haien erregistro-datuak; ekarpenaren titulua edo kontzeptua; eta, azkenik, hartutako balorazio-irizpideak.
  • Fundazioa arautzen duten estatutuen aldaketa osoaren edo partzialaren eskritura publikoa. Notarioak kautotutako kopia edo benetako kopia elektronikoa aurkeztu beharko da eta hartan beti agertuko da estatutu berrien testu bategin osoa. Aldaketen ondorioetarako, estatutuen eredu hau erabilgarria izan daiteke.
  • Ziurtagiria, estatutuen arabera ahalmen hori duenak sinatua, zeinetan egiaztatuko baita fundazio-agiria edo estatutuak aldatzeko erabakia(k):
    • estatutuen arabera eskumena duen organoak hartu zuela;
    • aldaketa justifikatzen duen motibazioa biltzen duela eta aldaketa hori egitea komenigarria dela fundazioaren intereserako eta haren helburuak hobeki lortzeko;
    • fundazioaren helburua errespetatzen duela;
    • ez dagoela fundatzaileen berariazko debekurik.

Ziurtagiria eskritura publikoari erantsiko zaio.

  1. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.
  2. Erregistroan inskribatuta dagoen patronatuaren osaera aldatu bada, hura berritu dela inskribatzeko eskatuko eta izapidetuko da aldi berean.
  • Foru berria, 42. Legea (gaztelaniazko testua).
  • 13/2021 Foru Legea, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Fundazioei buruzkoa.
  • 104/2022 Foru Dekretua, azaroaren 30ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Fundazioen Erregistroa eta haren eskumeneko prozedurak.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Segurtasun integratua
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Posta elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time