Elkarteen federazioen erregistroa

Aukera ematen du Erregistroan inskribatzeko elkarteen federazio berrien eraketa, helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izan eta beren jarduerak nagusiki Nafarroan egin gogo dituztenena

Oinarrizko informazioa

Erregistroan inskribatutako elkarteentzat, federazio bat sortzeko.

Informazioa emateko dokumentua

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskaeraren azterketa: Elkarteen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatzen ahalko dio Federazioari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea pasatuta, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  2. Eskaerari buruzko ebazpena: eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik hasita.
  3. Epean ebazpenik eman ezean: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da. 
  1. Eskaera, lehendakariak edo idazkariak sinatua.
  2. Eraketa akta: jatorrizko bi ale, federazioa sortu duten elkarteen ordezkari guztiek sinatuak.
  3. Estatutuak: jatorrizko bi ale, federazioa osatzen duten elkarte guztien ordezkariek sinatuak bukaeran.
  4. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutunaren gordekina.
  5. Federazioa sortu duten elkarteetako lehendakarien oniritziarekin idazkarietako bakoitzak luzatutako ziurtagiria, Federazioa eratu nahia adierazten duen erabaki baliozkoa, eta ordezkari den pertsona fisikoaren izendapena (haren nortasuna egiaztatzen duen dokumentu ofizial indardunaren kopiarekin (bakar-bakarrik horiek eman ez badute kontsultarako eta nortasuna egiaztatzeko baimena)).
  6. Elkartearen egoitza ez bada Federazioaren edo sortzaileren baten jabetzakoa, lehendakariaren erantzukizuneko aitorpena, non jarriko baitu Federazioak baduela zuzenbidean askietsitako titulua higiezin hori egoitza gisara erabiltzeko.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, Eraketa Aktaren, Estatutuen, Ziurtagirien eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat kalifikatu ondoren, inskripzioa gauzatzeko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzue nahitaezko sinadurak ere badituztela (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa Adobe Reader-ek emana.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: Urte osoan zabalik

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Federación de Asociaciones

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time