Estatutuak aldatu BEHAR EZ dituzten elkarteek honakoak aurkeztuko dituzte:
- Eskabidea, lehendakariak edo idazkariak sinatua.
- Estatutuak aldatzeko erabakiaren ziurtagiria edo Batzar Orokorraren akta.
Hori hala izanik ere, Erregistroak aztertu eginen du ea indarra duten estatutuak Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren araberakoak ote diren eta, behar izanez gero, haiek aldatzeko eskatuko du. Halakoetan, Estatutuak aldatzeko tasaren ordainketa-gutunaren frogagiria aurkeztu beharko da.
Estatutuak aldatu BEHAR dituzten elkarteek honakoak aurkeztuko dituzte:
- Eskabidea, lehendakariak edo idazkariak sinatua.
- Estatutuak aldatzeko erabakiaren ziurtagiria edo Batzar Orokorraren akta.
- Estatutuak: Estatutuen jatorrizko testu osoaren ale bat, aldatutako artikuluak sarturik, lehendakariak eta idazkariak sinatua. Haietan, eginbidez, zera adieraziko da: estatutuak idatzi direla Batzar Orokorrean erabakitako aldaketak sartuta, Lege Organikoari egokitzeko asmoz, eta zer datatan erabaki ziren.
- Inskripzio-tasaren ordainketa-gutunaren gordekina
Bi kasuetan, indarreko Zuzendaritza Taldearen inskripzioa izapidetu beharko dute
Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, Ziurtagiriaren edo Aktaren eta, beharrezkoa bada, Estatutuen jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat kalifikatu ondoren, inskripzioa gauzatzeko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzue nahitaezko sinadurak ere badituztela (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa Adobe Reader-ek emana.