Aseguru-sarien gaineko zergaren aldizkako likidazioa (430 eredua)

Oinarrizko informazioa

Honako hauek dute hilero deklarazioa aurkezteko obligazioa:

  • Aseguru-erakundeek, baldin eta ekitaldian zehar zerga horrek kargatutako eragiketak egin badituzte.
  • Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste Estatu batean helbidea duten aseguru-erakundeen ordezkari fiskalek, zergapekoaren ordezko gisa, baldin eta, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoaren arabera, ordainarazpena Foru Komunitateari badagokio.

Tramitazioa

Epea:

  • Aitorpena-likidazioa, dagokion hileko likidazio-aldia amaitu eta hurrengo hilabeteko lehenengo hogei egun naturaletan zehar aurkeztu eta ordaindu behar da.
  • Uztaileko likidazio-aldiari dagokion aurkezpena abuztuan zehar eta iraileko lehenengo hogei egun naturaletan egin beharko da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.