Descárgate la app
Istripu kimikoagatiko arriskua - nafarroa.eus
Nola jokatu istripu kimikoko arrisku egoera batean
Araudiak behartuta daude substantzia arriskutsuekin lan egiten duten enpresak arriskuak kontrolatzeko neurriak hartzera. Hala ere, istripu kimikoren bat gertatuz gero, horren larritasunaren arabera, konfinamendu-neurriak edo biztanleak ebakuatzeko/urruntzeko neurriak hartuko dira.
Jarraian, kasu bakoitzerako gomendio orokor batzuk ematen dira.
Araudiak behartuta daude substantzia arriskutsuekin lan egiten duten enpresak arriskuak kontrolatzeko neurriak hartzera. Hala ere, istripu kimikoren bat gertatuz gero, horren larritasunaren arabera, konfinamendu-neurriak edo biztanleak ebakuatzeko/urruntzeko neurriak hartuko dira.
Jarraian, kasu bakoitzerako gomendio orokor batzuk ematen dira.
- Kalean bazaude, babestu arnasbideak zapiekin.
- Ateak eta leihoak itxi kanpoko airea sar ez dadin, eta gas- eta elektrizitate-hornidurak moztu. Ahal bada, jaitsi pertsianak eta urrundu.
- Behar izanez gero, jarri trapu bustiak zirrikituetan.
- Ez erabili aireztapen-aparaturik.
- Eztanda egiteko arriskua badago, babestu kristalak xingola isolatzailearekin, jaitsi pertsianak eta itxi gortinak; urrundu leihoetatik eta egin hesi bat mahaiekin, aulkiekin eta beste altzari batzuekin; basestu leherketa espero den lekutik urrunen dagoen aldean.
- Saihestu eraikinen beheko puntuak, hala nola sotoak, garajeak, etab.
- Ez erabili telefonoa, behar-beharrezkoa ez bada.
- Entzun tokiko irratiak eta jarraitu agintariek zabalduko dituzten gomendioak eta jarraibideak.
- Ibilbidean zehar, babestu arnasbideak zapiekin edo trapuekin, eta bilatu babesa.
- Behin helmugara iritsita, lokal edo eraikin baten barruan atseden hartu eta leihoak eta ateak itxi.
- Ez erabili telefonoa behar-beharrezkoa ez bada.
- Entzun tokiko irratiak eta jarraitu agintariek zabalduko dituzten gomendioak eta jarraibideak.
840/2015 Errege Dekretuak Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen du 2012/18/EB Zuzentaraua (Seveso III Zuzentaraua), istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeari buruzkoa.
15. artikuluan ezartzen duenez, agintari eskudunak jendearen eskura jarriko du etengabe, baita formatu elektronikoan ere, III. eranskinean aipatutako informazioa, establezimenduaren datu orokorrak, bere jardueraren eta bertan dauden substantzia arriskutsuen azalpena eta, istripurik izanez gero, herritarrentzako jarraibideak ere.
Enpresak goi eta behe mailetan sailkatzen dira, establezimenduan dauden substantzien kopuruaren eta motaren arabera, zeinak istripu bat gertatuz gero herritarrentzat eta ingurumenarentzat dagoen arrisku-maila zehazten baitute.
Goi mailako enpresak behartuta daude kanpoko emergentzia-plan bat izatera. Kanpoko larrialdietako babes zibileko plan bereziek (KLP) industria kimikoen ingurunerako arriskutsuak izan daitezkeen gertakarien aurreko jarduketak ezartzen dituzte, eta bitarteko eta baliabideen koordinazioa eta larrialdiari erantzun azkar eta eraginkorra emateko ekintzak arautzen dituzte.
Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak egiten ditu kanpoko larrialdietako babes zibileko plan bereziak, eta Babes Zibileko Batzordeak homologatzen ditu.
Nafarroako Foru Komunitatean bi enpresa daude eragin-maila handiagoarekin eta bost eragin-maila txikiagoarekin.
Eragin-maila handia
Herri | Enpresa | Hartutako neurriak |
---|---|---|
Espartza Galar | EXOLUM (Compañía logística de hidrocarburos C.L.H.) | PDF (615 KB) |
Tutera | GUARDIAN INDUSTRIES NAVARRA S.L.U. | PDF (625 KB) |
Eragin-maila handia
Herri | Enpresa | Hartutako neurriak |
---|---|---|
Villatuerta | KEMIRA IBERICA S.A. | PDF (598 KB) |
Iruña | HUNTSMAN ADVANCED MATERIALS S.L. | PDF (2,1 MB) |
Lizarra | KERSIA IBERICA S.L.U | PDF (2,1 MB) |
Tafalla | TAFALLA IRON FOUNDRY S. COOP | PDF (567 KB) |
Espartza Galar | VICARLI HANDLING S.L.U. | PDF (2,1 MB) |
Lekunberri | LEKUNBERRI 3 NEDGIA NAVARRA S.A | PDF (904 KB) |
Funes | ULTRACONGELADOS VIRTO S.A.U. | PDF (656 KB) |