Descárgate la app
Zergetarako eta informazio-ereduetarako laguntza-programa - Ogasuna nafarroa.eus
Zergetarako eta informazio-ereduetarako laguntza-programa
2004tik 2024ra arteko zerga-aitorpenetarako
Aplikaziotik jakinarazten duzun edozein aitorpenen kopia bat lortzen ahal duzu izapide honetan: aitorpenen kontsulta.
Laguntza-programan dauden aitorpenak
Laguntzarako eta aurrebalidaziorako programa erabili dezakezu honako aitorpen hauek aurkezteko:
- BEZa: F66, F69, 309
- PFEZaren zatikatzea: 130
- Jakinarazpenak eta informazio ereduak: F65, H70,180,182,184,190,193, 345, F50/347, 349
- Sozietateen gaineko zerga: S91, S90, 220
- Atxikipenak: 715, 716, 745, 746, 747, 748, 759, 760, 780, 781, 785
- Diru-bilketa: bide arruntean geroratzea (CAT06)
Programa lehen aldiz instalatzeko
Kontsultatu instalatzeko eta eguneratzeko eskuliburua (deskargatu hemen eskuliburua) programa instalatu aurretik. Gainera, W7rekin edo ondorengo bertsioekin lan egiten baduzu, kontsultatu eskuliburuaren 1. eranskina.
Programa lehen aldiz instalatzeko, deskargatu 8.8.4 bertsioa disko gogorreko aldi baterako karpeta batera, eta exekutatu programa, deskonprimatzeko: deskargatu programa.
Programa eguneratzeko
Edozein bertsioren eguneraketa instalatzeko, deskargatu 8.8.4 bertsioaren eguneraketa disko gogorreko aldi baterako karpeta batera, exekutatu programa, deskonprimatzeko, eta bete itzazu eguneratzeko jarraibideak: deskargatu eguneraketa.
Inprimagailua konfiguratzea
Bete lau gomendio hauek:
- Aitorpenaren behin betiko alea inprimatu aurretik, desaktibatu tinta aurrezteko modu ekonomikoa zure inprimagailuan, halakorik baduzu.
- Desaktibatu bi aldeetatik inprimatzeko aukera, halakorik baduzu, eta hautatu A4 papera, bertikalean.
- Polikiegi inprimatzen badu, desgaitu koloretan inprimatzeko aukera.
- Inprimaketan akatsik bada, saiatu inprimagailua driver bateragarriekin konfiguratzen (HP-LaserJet Series II, DeskJet-Plus...).
Bideo-bereizmena eta letra-tamaina
800x600 edo gehiagoko bereizmena eta letra-tamaina txikiak dituzten monitoreak erabiltzea gomendatzen da. Bereizmen txikiagoarekin, ez da ongi bistaratuko.
Txartel grafikoaren fabrikatzaileek emandako driver batzuk, normalean 32K kolore baino gehiagokoak, aplikazioarekin bateraezinak izan daitezke. Arazorik baduzu, erabili sistema eragileak emandako driverrak.